Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erlazionatu, erlaziona, erlazionatzen 1 du ad erlazioa ezarri.

Belaunaldi bereko artista diren Amable Arias eta Eduardo Txillida erlazionatzeko ideia aspalditik zuen Galeria 16-ko arduradunak.  Berria - Kultura   2004-08-22

Gaitasunak eta aukerak erlazionaturik daude oso, eta baita libertateak ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 289. orr.

Nola, hortaz, erlazionatu ezagutza eta apriorikoa den justifikazioa?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.

Lanabesak ezin baititu elkarren aldamenean ez dauden elementuak erlazionatu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 16. orr.

Egungo idazleek ere anagrametara jotzen dute zenbaitetan, hitz pareak erlazionatuz.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 110. orr.

Beraien artean erlazionatuta edo antzekoak diren ekosistemek bioma bat osatzen dute.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Frantsesaren aldi bat aztertzen dela (XIII. mendetik XX.ra), edo Javako hizkuntzarena edota beste edozein hizkuntzarena, guztietan antzeko gertaerekin egiten da lan, eta nahikoa litzateke gertaera horiek haien artean erlazionatzea, diakronia mailako egia orokorrak ezartzeko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 132. orr.

Vitruvioren "symmetria", guk proportzioa itzuli duguna, etimologiaz kon-mensurazioa da, elkarren artean erlazionatutako neurri-multzo konplexua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 220. orr.

Elkar erlazionaturiko lau faktore nagusik gidatu izan dute globalizazio prozesua esparru ekonomikoan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 203. orr.

Era horretara erlazionaturiko hizkuntza multzoak hizkuntza familia bat osatzen du.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 234. orr.

Izan ere, noiz erlazionatzen gara Estatuarekin? Pasaportea eta NAN ateratzen, eta ezer gutxi gehiago.  Berria - Euskal Herria   2004-09-05

Garun primitiboa oso erlazionaturik zegoen usaimenarekin; ikusmena eta entzumena geroago garatuak dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.

Arau guztiok fonemekin erlazionatzen dira, beren kopuru eta eduki idealarekin.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 158. orr.

Maius zen Atlas eta Pleyoneren alaba, eta landareen hazkundearekin erlazionatzen dugu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 39. orr.

Itxura guztien arabera, argi-bizitasunarekin erlazionaturik dago begiaren sentikortasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.

Elektroiarekin erlazionatutako industria.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 51. orr.

Artearen esperientziarekin erlazionaturiko pentsamenduak, hausnarketak eta portaerak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 242. orr.

Mundu kosmikoaren fisika eta haren mugimendu bitxi eta betierekoa astroak materiagabeko adimenekin erlazionaturik egotearen ondorio dira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.

Harrisek perpausak perpausekin erlazionatzeko erabili zituen erregela formaldatzaileak; Chomskyk, ordea, egitura-maila abstraktuak elkarrekin erlazionatzeko erabiltzen ditu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 18. orr.

Brennanek azpimarratu zuen, «kontrolak gero eta zorrotzagoak izan arren, minbizi kasuen %5 gutxienez lanarekin erlazionatuta» daudela.  Berria - Ekonomia   2004-06-18

Zailtasun horiez gain badira indukzioaren arazoan beste auzi batzuk zientziaren praktika justifikatzailearekin erlazionatuagoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Eskaria eta eskaintzaren legearekin erlazionaturik, ordea, bada are hedatuagoa eta sakonagoa den mito bat ekonomian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 70. orr.

2 (adizlagun eta kidekoen eskuinean)

Elkarrekin ongi erlazionatzen dira zati guztiak?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 367. orr.

Arkitekturaren "hautemate" horren ideiarekin hertsiki erlazionatuta, decor kontzeptua ere azaltzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 230. orr.

Hala ere, mikroekonomia eta makroekonomia estuki erlazionaturik daude.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.

Eman dezagun gertaldiak direla kausalki erlazionatzen ditugun izakiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 181. orr.

Aurreko horrekin oso zuzenean erlazionatuta, tratatuaren jatorrizko marrazkien arazoa dago.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Nozio komun propioen tematizazioak bere burua gidatzeko hartzen dituen irizpideak (erlazioaren) sarritasuna eta (erlazionatuaren) antzekotasuna dira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 17. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erlazionaturik daude (5); erlazionatuta dauden (3); erlazionatzen da (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus