Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskua beheratzerakoan, trizepsa uzkurtu egiten da (ukondoari luzatzea eraginez), eta bizepsa, erlaxatu egiten da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.
Kontua da senarrak aholkatutako arnas ariketak eginda ere ez nintzela ohitzen, ez nintzela erlaxatzen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 60. orr.
Iruditzen zitzaion Idazlea apur bat erlaxaturik zebilela, tentsioa galduta bezala. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 89. orr.
Begigainak astundu egin zitzaizkion, zikomotrizitate sistema erlaxatu. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 69. orr.
Erlaxatu bene-benetan, lasaitu giharrak, beso zabalik esperoan bazeunde bezala. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 61. orr.
Igerika ibiltzeak erlaxatu egin gaituelako. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 77. orr.
Egia da, bai, bihotz-muskuluak ongi betetzen duela bere egitekoa: uzkurtu eta odola arterietara ateratzen duela eta erlaxatu eta berriro odolez betetzen dela. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.
Akupunturak erlaxatu egiten du eta erretzeko gogoa kendu. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Nire kezka guztien gainetik, kanta bat abesten ari zen -agian giroa pittin bat erlaxatu nahian- nik giltza sarrailan sartu nuenean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 26. orr.
Berriketan jarraitu dugu, gero eta erlaxatuago. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 108. orr.
Gehiegi erlaxatuta zelairatuz gero, badakigu denok zer gerta daitekeen. Berria - Kirola 2006-01-11
Diziplina erlaxatuta, dantza bakanal batean galdu ziren. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 177. orr.
On egingo zion biriketara aire freskoa sakonki barneratzeak, on egingo zion erlaxaturik paseatzen ibiltzeak. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 197. orr.
Juan Jose Mujika Gipuzkoako Ogasun diputatuak jendaurreko oharra egin zien ondarearen gaineko zerga aitortzerakoan «erlaxatu diren gipuzkoarrei». Lasaitzeko ariketak landu ditugu, hobeki errekuperatzeko eta erlaxatzeko. Berria - Ekonomia 2004-09-28
Aldiro adierazi behar izaten nien emakume bezeroei gorputz erlaxatu batek baizik ez duela lurrin baten aukera guztien berri ematen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 13. orr.
Bata bestearen alboan, gorputz biluziak, izerdituak, bigunak, erlaxatuak, laztanka sentituz. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 27. orr.
Patakik etsipen keinu bat egin eta Martari zigarroa piztu zionetik galdua zuen jarrera erlaxatura itzuli zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 97. orr.
Sentipen konpartitu eta erlaxatu bat. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 71. orr.
Aurpegian ez daukat espresio berezirik, nahiz eta errelajatu itxura ematen dudan eskuak poltsikoetan sartuta dauzkadalako. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.
erlaxatu egin (4); erlaxatu egiten (3); erlaxatu eta (4); eta erlaxatu (3)