Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erlaxapen iz erlaxatzea.

Gorputzari itsasten dio bere indar basatia, eta meneko baten eskuzabaltasunaz eskaintzen bere mehatxuzko orroa, bere oreka kilikagarria, eserlekuaren leuntasuna, eta esanekoaren prestutasunaz obeditzen, eskuin eskuko erlaxapenari run-run xaramelari batez erantzunez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 121. orr.

Atzera begiratu eta, garai batean bere inguruan bat eginda zegoen jendea, izarrek egin moduan erabat urrundua eta hutsaldua ikusirik atsekabetzen denari memoriak eskaintzen dio, unibertsoaren erlaxapenak planetei ez bezala, babes, gordeleku, sendatoki eta batasun gune.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 106. orr.

Oraindik ez dut ikasi deszifratzen poltsak beteak sentitzen dituen jende horren aurpegian ageri den keinuaren deitura, poltsen pisuak besoetan eragindako nekearen ondorioz gorputz osora zabaltzen zaien erlaxapen moduko horren izena.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 108. orr.

Niri beti gustatu izan zaidana buztana txoko goxoan gorderik edukitzea baita, baina noizbehinka -arestian esan bezala- uzkiak sortzen dizkigun plazerra eta erlaxapen sentsazioak sentitu nahi izaten nituen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 67. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus