Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ez, ez da enborra -hasi zen Matilde-, erlauntza da. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 44. orr.
Baten batek egon behar du erlauntzaren ondoan erlekumea irteten denean. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 135. orr.
Erleak erlasemea egiten duenean, erlauntza berri batera eramaten da. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 228. orr.
Bitarte horretan erlauntza aztoratu bat zirudien aldagelak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 216. orr.
Azaldu zion erle gehiegi jaiotzen direla batzuetan erlauntzean eta erlamak ezin dituela denak kontrolatu. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 135. orr.
Marielexan egon zenean han zeuzkan erlauntzetatik ateratzen zuen eztia bezain gozoagorik ez duela lortu Bixkiturrin daramatzan azken urteetan behin ere. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 106. orr.
Ezkien parean geunden eserita, aitaren erlauntzen parean, baina erlauntzak hutsik zeuden jadanik. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 12. orr.
Erle jaioberri horiek alde egiten dute erlauntzetik. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 135. orr.
Duela bi urte zoragarria zen: begiak itxi, eta berehalaxe nuen burua erlauntza baten gisa burrunbaka, aurpegiak ikusten nituen berriz, arbolak, etxeak. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 70. orr.
Sagasti zaindu gabe bat, erlauntza multzo bat bertan behera utzia, etxola bat basoan astigar-ziropa distilatzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.
Haurrik gabeko etxea erlerik gabeko erlauntza da. Berria - Gaiak 2004-04-28
Horiek zenbatuta, hizkuntz erlauntz izugarria da Europa. Ni gabe, dena itzaliko da munduaren erlauntza erraldoian. Berria - Euskal Herria 2004-09-26
Horixe da ez ur berorik ez kiroldegirik ez zeukaten oxtabena zaharretatik terapia psikiatrikoz eta tresneria elektronikoz kontrolatzen gaituzten erlauntza garbi berrietara nik ikusten dudan alderik handiena, giltzadunen endekatze morala. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 231. orr.
Bertso eskolen eta Bertsozale Elkartearen erlauntzetan, xinaurri atomikoak balira legez musu trukean aritzen diren aingeru guardakoak, ospeaz eta sosaz ontsa futitzen direnak. Berria - Kultura 2004-07-23
Eguzkia gordetzen delarik, beirak eta kriseiluak pizten direneko, hiria itzarri egiten da, biziaren dardara hautematen da nonahi, alegeratasunaren zipriztina, higitzen hasia den erlauntza duzu. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 205. orr.
erlauntza baten (3); erlauntza da (3); erlauntza erraldoi (3); erlauntza galtzen (3); erlauntzaren ondoan (3)