Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erlats (orobat erlas g.er.) 1 izond erlastua, marrantatua.

-Dembak barre labur, erlats bat egin zuen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 87. orr.

Xuxurla erlats baina zoli batez hitz egiten zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 206. orr.

Barrenaldeko boz erlats batek Avanti! erran zigun, eta osabak atea ireki zuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 248. orr.

Sarjentaren ahots beti erlats eta koleratua.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 56. orr.

Tronpak murmurio lodiz urruma astuna egiten duenean eta inguru barbaroak, aztoraturik, hura burrunda erlats bihurtzen duenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 263. orr.

Harriaren kontra zorrozten ari zirelarik, tailuak egiten duen kurrinka kirats eta erlats bezalako zerbait, beharriak kexatzen eta nardatzen duena.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 148. orr.

Ahotsa ozena du eta erlats samarra.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 202. orr.

-Esan al du Tierney jaunak noiz itzuliko den? -galdetu zuen falsetto erlats batean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 173. orr.

2 (adizlagun gisa)

Berotasunez gorrituta, totelka, erlats eta fanatismoz jarraitu zuen: [...].  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots erlatsez (7); erlats eta (4); eta erlats (3); eta erlatsa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus