Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Niretzat, gauza guztien erlatibotasunaren barruan, grabitatea egia absolutua da. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.
Guri ezagutzeko ematen zaigun ororen erlatibotasuna esan nahi du erlatibismoak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 39. orr.
Erlatibotasunak ez du balio eskasa edo inportantzia gutxi esan nahi; esan nahi du, guk ezagutzen dugun oro, kondizio batzuekin eta harreman edo erlazio sistema batean ezagutzen dugula. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 39. orr.
Erlatibotasun hori hautsi egin da zenbaitetan, historialari batzuek ziurtasun osoa eman baitiete festa berezi honen jatorriari eta zentzuari buruz egin dituzten ikerlanei. Askoren artean «Rataplan» - 25. orr.
Erlatibotasun horrek, gainera, gauzak bere tokian uzten ditu, utopiak betidanik izan baitu profezian jausteko tentazioa. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 91. orr.
Ondo begiratuta, antropologo hauek dagitena ez da antirrelatibista, justu ikerketan erlatibotasunari jaramon gehiago egiteko esijentzia baizik. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 145. orr.
Aurreko esaldietan erabilitako konparazio atzizkiak ozentasunaren erlatibotasunari dagozkio: hotsak ez dira ozen edo ahul, beste bat baino ozenago edo ahulago baizik. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.
Sofista grekoek balio ororen erlatibotasunetik, diskurtsoaren eta erretorikaren garrantzia ondorioztatzen zuten. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 19. orr.
Arrazoimenak "esentziak" atzematen dituela, suposatzen da platonikoki, esperientziaren erlatibotasun belaska transzendituz. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 56. orr.
Erlatibotasunak erlatibotasun eta gertatuak gertatu, lehiaketa honek on handia dagie kulturgintzan eta herrigintzan dabiltzanei, politikaren eremuko uhinek literaturaren oinak tarteka laztantzen ere badakitelako. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 123. orr.