Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erlatiboki 1 adlag era erlatiboan.

Erabat arbitrarioa dena, eta erlatiboki arbitrarioa dena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 166. orr.

Nabarmena da /f/ erlatiboki berria dela euskararen fonema sisteman; posible da inguruko hizkuntzetatik sartua izatea.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 79. orr.

Diptongoa bi fonema dituen katemaila inplosibo bat da, bi fonema horien bigarrena erlatiboki irikia duena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 90. orr.

Herrialde jakin batean prezioek gora egiten badute, herrialde horrek nazioartean lehia-ahalmena gal dezake, bere ondasun eta zerbitzuak erlatiboki garestiagoak bilakatu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 107. orr.

Eremu artikulatorio erlatiboki txikian, bereizkuntza fonologiko garrantzitsuak gertatzen dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 97. orr.

Gizarte eragileak normalizazio planen bidea jorratzen hasten badira, beste eszenatoki batera irits gaitezke denbora erlatiboki laburrean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Aski arrazoi izan dezaket zerbait erlatiboki onartzeko (suppositio relativa) hori erabat onartzera baimendua izan gabe (suppositio absoluta).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 237. orr.

Beraz, sorlekua utzirik, erlatiboki (gero eta erlatiboagoki) gazte nintzalarik, Amazoniara joan nintzen, kuraiez beterik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 15. orr.

Printze batek bere estatuan dirutza handiak biltzen baditu, dirua urria izan daiteke errealki, eta ugaria erlatiboki.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 78. orr.

Baso handiak ditu eta populazioa txikia da (8 milioi), erlatiboki.  Berria - Harian   2006-02-18

Hizkuntza horietan erlatiboki asko direlako erroari gehi dakizkiokeen atzizkiak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 62. orr.

Oraindik ere, lasai esan daiteke erlatiboki gutxi direla aipatu liburua eta Trubetzkoy-ren beste lanak irakurri dituzten fonetikari eta are fonologialariak ere.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 145. orr.

Espektrograma batean erlatiboki ongi bereizten diren marra multzo horizontaletan ikusten dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 90. orr.

Eraispen-lanak erlatiboki errazak izaten ari ziren, eta erlatiboki goiz bukatuko ziren.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da erlatiboki (3); erlatiboki arbitrarioa (3); erlatiboki txikia (3); eta erlatiboki (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus