Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garbi dago azenturik gabeko bokalak asko ahuldu daitezkeela azentudunaren ondoan (eta azentudunaren indar erlatiboa handitu horrela). «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 120. orr.
Erabat hartuta, ez; zentzu erlatiboan hartuta, bai. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 128. orr.
Lehengaien eskariaren (eta, hortaz, prezio erlatiboen) bilakaera kaltegarriak, epe luzera, espezializazio mota horretatik aldentzera eraman zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.
Airearen hezedura erlatiboa, % zenbakietan hartuta. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 72. orr.
Urrearen eta zilarraren urritasun erlatiboaz. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 73. orr.
Keynesek behar absolutuak eta behar erlatiboak bereizten zituen: behar absolutua besteen egoera edozein dela ere sentitzen ditugunak dira, eta erlatiboak, berriz, besteei begira sortzen zaizkigunak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 83. orr.
Gehiago dutenek gehiago ordaintzen dute, eta ez soilik termino absolutuetan, baizik eta baita erlatiboetan ere (gero eta errenta handiagoa, orduan eta zerga-tasa handiagoa). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 284. orr.
Printzipioz, bortxa praktikatu eta justifikatu, historiari begiratzen badiozu, balio absolutuekin eta balio erlatiboekin berdintsu egin daiteke, dirudienez. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 16. orr.
[Aristotelesek] ez zituela errealitate egonkorra (absolutua) eta errealitate higikorra (erlatiboa) bereizten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.
Dolarraren goraldiak ez zion ekonomien lehiakortasun erlatiboari bakarrik eragin. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.
Urrearen eta zilarraren urritasun erlatiboaz. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 73. orr.
Handikeriak eta absolutuak ahaztu eta giza unibertso erlatibo txikia deskubritu eta maitatzea bere ikasgairik premiazkoena lukeen kalegorri honetan. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 204. orr.
Distantzia erlatibozko adierazleak oso garbiak ez direnean, gauzak distantzia berera baleude bezala azaltzeko joera dago. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 53. orr.
Estatus hori ez da sekula ere ez behin betikoa, alda daiteke, erlatiboa da eta beti jar daiteke berriro zalantzan. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 119. orr.
Kalitatea erlatiboa eta subjektiboa omen da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 174. orr.
Balio denak erlatiboak dira, arrazoiak ere denak erlatiboak dira. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 34. orr.
Ondoren etorri ziren dolarraren debaluazioak, Estatu Batuen indarraren ahultze erlatiboaren adierazgarri dira. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.
Gure aberri pobreak eta kultura kaskarrak balio oso erlatiboa du, hori egia da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 134. orr.
Erran ahala ohartu nintzen zein erlatiboa den maiztasunaren kontzeptua, are gehiago haur tiki batendako. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 307. orr.
Gogor estudiatu behar genuen, baina ez zen erraza gogoa liburuetan atxikitzea, izenorde erlatiboak bere antezedentearekin jeneroan eta numeroan izan behar zuen konkordantzian. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 367. orr.
Lokailu erlatiboak erabiltzen hasi behar dugu beldurrik gabe. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 175. orr.
Erlatibo "aurreratuetara" itzuliko naiz, edo "ezen" horietara, edo "baizik (eta)" edo gure tradizioan lekua duten esaldi mota horietara. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 183. orr.
Erlatibozko perpaus osoa. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 15. orr.
airearen hezedura erlatiboa (3); airearen hezetasun erlatiboa (6); balio denak erlatiboak (3); balio erlatiboa (6); da erlatiboa (5); dena da erlatiboa (4); dena erlatiboa (5); denak erlatiboak (5); denak erlatiboak dira (4); dira erlatiboak (3); erlatibo bat (3); erlatiboa baino (3); erlatiboa baita (3); erlatiboa da (29); erlatiboa da eta (3); erlatiboa dela (8); erlatiboak dira (10); erlatiboak direla (5); eta erlatiboa (3); eta erlatiboak (3); gauza erlatiboa (4); gehiengo erlatiboa (3); hezedura erlatiboa (3); hezetasun erlatiboa (8); hori erlatiboa (6); hori erlatiboa da (4); indar erlatiboa (3); oso erlatiboa (8); oso erlatiboa da (4); ugaritasun erlatiboaren (3)