Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erlatibizatu, erlatibiza, erlatibizatzen (orobat erlatibatu g.er.) du ad erlatibo bihurtu.

Bizitzak, nire arazoak gorabehera, aurrera egiten zuela eta nire egoera erlatibizatu beharra neukala.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 49. orr.

Gertakari horiek atzeman nahi badira, 'subjektutzat' ulertzen dena erlatibizatu beharra dago.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 15. orr.

Jakin badakigu ebazpenak erlatibizatu egin behar direla; ez du merezi horri bueltak ematerik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 370. orr.

Analogiaren ikusmolde "absolutista" hori erlatibizatu egin behar da, beraz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 186. orr.

Txanponaren beste aldeari erreparatuz -alegia, gure ikuspegi kritikoa erlatibizatuz-.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 251. orr.

Frantzian ere zigortua da holokaustoa erlatibizatzea.  Berria - Mundua   2006-02-12

Zuzenbidea, gure askatasuna, morala, gure idealak, gure borroka, bizitzaren balioa, Giza Eskubide Naturalak berak (ez dago torturatzerik!), Euskal Herriaren eskubide nazionalak ere bai, ezin onar genezake dena "erlatibizatzea" eta airean uztea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 111. orr.

Ordurako jada zenbait bidaia-berriemaile eta historialari grekok begi zoli apartak erakusten ditu herrien arteko diferentziak atzemateko eta grekotasuna erlatibizatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 275. orr.

Askotan diodanean, gehienetan esan nahi dut, edo guztietan, hitza gehiegizkoa ez balitz Borges bezala ispilu-irudiz dena erlatibizatzeko joera zuen batentzat.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 95. orr.

Orain, gehiago erlatibizatzen dut lehiaketen garrantzia.  Berria - Kultura   2004-11-09

Baina izpiritu burgesak, guzia erlatibizatu zuen izpiritu ilustratuak, ezin nau jasan ni, bere erlatibo usteko absolutuaren mozorroa salatzen baitut.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 305. orr.

Erlatibizatzekoak dira gauzak, itsusiak eta ederrak, onak eta txarrak, txikiak eta handiak, alde bakoitzean bietarik zerbait badagoelako.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erlatibizatu beharra (5); erlatibizatu egin (5); erlatibizatu egin behar (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus