Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero erlatibitatea etorri zen ordea, eta kuantuaren mundua. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 204. orr.
Kanten obrak pizturiko eztabaida eta pentsamendu mugimendu garrantzitsuenen berri ere ematen digu, jakintza molde diferenteetan izaniko inplikazioak barne -mekanika kuantikoan, erlatibitatean, matematika ez-euklidearrean, adibidez-. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 149. orr.
Bitxia bada ere, fisikaren teoriak, hala nola erlatibitatea edo erlazio kuantikoa, ez ditu noski ulertzen publikoak, baina inork ez ditu auzitan jartzen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 102. orr.
Garaiko zientzia fisiko-matematiko berria ez zen ez Kantena ez Newtonena, fisika kuantikoarena eta Einstein-en erlatibitatearen fisika baizik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.
Gonbidatuek unibertsoaren sorreraren, kosmologiaren, nanoteknologiaren, zulo beltzen, mundu kuantikoaren, eta erlatibitatearen gainean berba egingo dute, besteak beste. Berria - Harian 2005-02-11
Erlatibitatearen teoria zuzena ez dela? Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 161. orr.
Erlatibitatearen Teorian sinetsita ere, ezin zen gelako sabaia izan bueltaka ari zena. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 59. orr.
1905ean formulatu zituen erlatibitatearen teoria bereziaren legeak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 55. orr.
Dena esan behar bada, gaztelaniaz ere gizona ez zen erlatibitatearen formula ulertzeko gai diren horietakoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 289. orr.
1905. urtean plazaratu zuen Einsteinek EBT Erlatibitate Bereziaren Teoria. Berria - Gaiak 2004-04-21
1915ean, erlatibitate orokorraren teoriarekin, espazioa eta denbora bateratu zituen. Berria - Harian 2005-02-11
Horrela sentituko zen Einstein, suposatu zuen, Erlatibitate Orokorraren ekuazioak lortu ondoren. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 39. orr.
Ni nere buruarekilako harremanetan sartua naiz, erlatibitate absolutu batean, honela erratea posible balitz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 96. orr.