Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ilustrazioak berak -kritikak- Arrazoimen oinarriztatzaile ahaltsu hura aspaldi birrindu eta gero, zer izan ahalko litzatekeen gaur arrazoimen ilustratu bat, arrazoimen erlatibista hauxe ez bada. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 36. orr.
Giza adimenaren ahalmenari buruzko ikuspegi neurtu edo erlatibista sortu zen filosofo batzuengan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.
Pentsamendu erlatibistak, bestelako filosofia batzuek baino hobeto, ekar dezakeena. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 53. orr.
Irizpide erlatibista eta historizista honek sekulako eragina izan du artearen historialarien belaunaldi oso batengan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.
Horixe da "la défaite de la pensée": metafisika gabe geratutako pentsamenduaren porrota kaos erlatibistan. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 146. orr.
Aniztasun historiko edo kulturala onartzea bat etor daiteke ikuspuntu erlatibista batekin zein antierlatibistarekin. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.
Zalantza gabe gaur euskaldun eta abertzale asko da halere erlatibista. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 202. orr.
Fundamentalistak uste duenaren aurka, ordea, erlatibista ez da balio absolutuei uko egin dien inmoralista. Erlatibistak konbatitzea, beren beldurrak konbatitzea eta segurtasuna segurtatzea besterik ez da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 202. orr.
Orain artean ikusten ari garena, komunikabideetan "erlatibisten" burlak eta irainak ugaritzea eta geroz handiagotzea besterik ez da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 62. orr.