Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tomasi berrogeita bi aldiz kontatu ziola Dimasek erlekumea galdu zuela lehenengo eta erlategi osoa gero. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 142. orr.
Ukitu edo dastatu ezin den aireko gozotasun edo mintasun batek erakarrita, hurbil zitekeen kupula formako erlategira. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 55. orr.
Etxea egiten zaie sugandilei erlategietan. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 134. orr.
Buenos Aires-eko portuan hunek eramaiten gaitu Colonia hirirat eta hortik segitzen dugu San Jose-rat hor baita erletegia. Herria 2004-02-26
Atzera-aurrera dabilen jendez osatutako erlategi bat da eliza, honi begiratu, hura seinalatu, hari argazkia atera. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 72. orr.
Bertako mosaiko ederrak ikusirik, mundua mosaiko bat dela bururatu zaio: eite, kultura, pentsamendu eta kolore desberdinetako gizon-emakumeez osatutako erlategi bat. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 28. orr.
Izan ere, don Justinianok eraikitako erlategiak zementua bezalakoak dituk, hotzak eta urrunak, eta jendea ere halakoa bihurtu duk. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 113. orr.
Nire inguruko mundua zurrumurru mehatxagarrien erlategi erraldoi bat zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 315. orr.