Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ene aita, gaur nire hutsegiteengatik errieta egiten zenidanean, konturatu naiz ahotsa erlastu egin zaizula, neke gehiegiagatik nik uste. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1055. orr.
Sermoi luzeak egiten zituen arren, ez zen aise marrantatzen eta erlasten zen predikaria. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 217. orr.
Weasley andreari ahotsa erlastu zitzaion oihuka, Harryrengana jiratu baino lehen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 34. orr.
Estepan izena oihukatu nuen lau haizeetara, bete-betean, Anbotoko gailurretik, behin eta berriz, zintzurra erlasten hasi zitzaidan arte. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 152. orr.
Atera egin dute, otzan, baina kanporatu aitzin Asier itzuli da, suminak eztarria erlasten diola. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 11. orr.
-Gaizkitzen ari zara? -xuxurlatu zuen Doroteak, ahotsa erlasturik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 243. orr.
Ilargi beteari kantan ari ziren igel erlastuen konpainian. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 91. orr.
Charly ere ametsen mundutik itzulia zen, bere zintzur erlastua gehitzera kantaren leloari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 29. orr.
Berehala, zakurraren txanpa erlastuak aditu ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 62. orr.
Nofuturen ahots erlastuak gora egin zuen: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.
Ahots erlastu edo marrantatu samar bat nahiago izaten da blues kantari izateko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 257. orr.
Oihu erlastu mordoa bota zuen Nofuturek: baina loro gisa hitz egin zuen oraingoan, peto-peto. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 381. orr.
Atondora ernegaturik sartu, eta hizketa molde erlastuz galdegin zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 104. orr.