Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ilargiaren erlantza hegalean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 298. orr.
Ekaitz urrun baten erlantzei esker antzeman zitekeen, gehienaz ere, oihanean barrena gindoazela, zingirak ageri han-hemenka. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 50. orr.
Ahukuaren atzealde itxurosoa pasatu, eta bi behatzaileak haren erlantzak eragindako itsutasun liluramenduzkotik beren onera etorri zirenean, esan zuen Almiranteak: [...]. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 160. orr.
Harantzago, erlantzak gorantz egiten zuen, kaleek aurrean horma lauso hori eta gorrixkak balituzte bezala. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 321. orr.
Bere haztaezintasun eta ikusezintasun erabatekoan edertasun paregabeko erlantzez blai egiten baitituzte begi lurtarrez gabeturiko gogamenak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.
Zer axola zitzaizkidan niri hezur luzeak, aurpegi zerutiar hura ikusita; zer neskaren gorputzeko atal guztiak josten zituzten urratu eta ubeldurak, elurrak eguzkipean bezalako erlantza zabaltzen zuen ile fin haren aitzinean. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 26. orr.
Bazegoen ezaugarriren bat Ramsay andreak berak ez zeukana, erlantzen bat, oparotasunen bat, senarra erakarri, dibertitu, eta Mintaren moduko neskak haren kuttun bihurtzen zituena. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 98. orr.
Estu-estu besarkatu ditu bai aita eta bai ama, eta negar-tanto baten distira ere antzematen zaio begi-ertzeko erlantz argitsuan. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 48. orr.
Txirla-katilu zilar-kolorekotik irteten zen lurrina lanpararen pantailaren erlantz arrosaren inguruan kiribiltzen zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 304. orr.
Tul zuriari erlantz distiratsuegia zerion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 533. orr.
Arakatzeko orduan, erlantz zoragarriak agertu ahala, beharra hartu nuen. Berria - Kultura 2006-02-07
Ez zaio irribarrea ahoan sartzen; uholde ironikoa du begietako erlantza. Berria - Kultura 2004-05-23
Umeltasun erlantzek argitzen dituzte paretetako harriak. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 103. orr.