Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Karlos, Axier eta Pitu kalera irten eta etxeetako erlaitzen pean gordetzen ahalegindu dira. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 171. orr.
Broadwaytik gora egin zuen Ehun eta bosgarren kaleraino, gero ekialderantz jo Columbus Avenue-ra, ate, sute-eskailera, leiho eta erlaitz guztiei erreparatuta. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 213. orr.
Kolomen kapitelen gainean joango diren elementu gu ztiak, hau da, arkitrabe, friso, erlaitz, tinpano, frontoi, akroteriak, altueraren hamabiren bateko inklinazioarekin egin behar dira, aurreko aldera aterata. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1730. orr.
Kontuan hartu plintoak, basak, dadoak, erlaitzak eta zimazioak kolomen oinarriaren azpian egongo den estilobatoarekin egokituz egin behar direla. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1650. orr.
Hormaren goiko aldean erretako adreiluarekin ilara bat egin behar da teilatuaren azpian, gutxi gorabehera oin eta erdiko altuerakoa, eta kanpora ateratako erlaitza duena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.
Leihoen inguruko eta teilatu-hegalaren azpiko erlaitzek abarrak eta loreak zeuzkaten zizelaturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.
Argizulo horrexen hurbilean, erlaitz batean, lanpara batek argitasun ahula zabaltzen zuen era guztietako hondakinez beterik zegoen lurrezko zoruaren gainean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 80. orr.
Kanpoaldean, limoi-koloreko goiztiriak kale hutsak blaitu zituen, erlaitzetatik, sute-eskaileren eskudeletatik eta zakarrontzien ertzetatik tantak isuriz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 67. orr.
Erlaitzen irtenguneak bota egingo ditu tantak pareta-lerrotik kanpora, eta era horretan, hondatu gabe gordeko ditu pezozko paretak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.
Gure artean, modiloiei edo erlaitzei eutsiz jartzen diren gizon itxurako irudiei telamones deitzen zaie. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3010. orr.
Harresien erlaitzetan jarritako zuzien argi dardarkariak argitzen zuen hura. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 221. orr.
Arkitrabe doriarrak izanik, erlaitzetan dentikuluak zizelkatuko balira edo kapitel eta koloma bolutadunetan eta arkitrabe (kapitel) joniarren gainean triglifoak egingo balira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 570. orr.
Ekialdera jo eta, irtenunearen alboan ebakitako erlaitzean zehar, lautadarantz jaisten segitzen zuen, Burdinahoraino heltzeko. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 253. orr.
Erlaitzetik zabaltzen zen armiarma-sare mehe bat. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 34. orr.
Tximiniaren erlaitzean geratu ziren lerro-lerro botila hutsak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 229. orr.
ik beherago 5. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Zergatik kendu ditudan bion argazkiak beheko suaren erlaitzetik, ea harremanak eten ditugun neure zakarkeria dela medio. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 23. orr.
Nofuturek, hegalei jo eta ke eraginez, ihes egin zuen, eta erreflexu hutsez, tximiniako erlaitzean pausatu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 133. orr.
Orduan, dardarka, altxatu egin zen, eta, leihoaren erlaitzera igo zenetik lehen aldiz, bera asko maite izan zuen dama batekin gogoratu zen Peter. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 242. orr.
Lanpara leiho itxiaren erlaitzean ipini zuelarik, semearen emazteari begira geratu zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 267. orr.
Mantu zuri batez estalita, gizaki bakartia euripean geldi-geldi eserita zegoen, erlaitz luze baten ertzean. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 115. orr.
"Erlaitz soil batetik" irakurriko du ozen, so eginen diogu, orobat, Mont Blanc-en gailur biluziari. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 30. orr.
Baldar hega-biraka, tximinia gaineko igeltsuzko erlaitzean jarri zen, eta bat-batean lokartu, burua atzerantz bildua, bizkarreko lumetan gerizatua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.
Badaude beste erlaitz-forma batzuk zizelkatuak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.
· Bere musuzapian zomorroak biltzen zituen eta goroldio puska batean paratzen zituen leiho-erlaizaren gainean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 158. orr.
Beti bezain itxurazkoa, tximinia-erlaitz hura eta betiereko altzari zaharkitu haiek. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 131. orr.
Harri bitxi bat erosiko niola erabaki nuen, bitxi polit bat, zinez, erosi eta bere bitxi kutxatxoan jarri nuen, tximinia erlaitzean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 242. orr.
Ez zegoen dirurik tximinia-erlaitzeko pitxerrean, eta egunean-egunean janari gutxiago genuen mahaian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 40. orr.
erlaitzak eta (4); eta erlaitzak (6)