Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erkindu, erkin(du), erkintzen (orobat erkitu) 1 da/du ad ahuldu.

Adin jakinik gabeko gizon erkintzen hasia izanagatik ere, sasoitsu zegoen oraindik aita, eta nekez segitzen zion Norak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 53. orr.

François jaiki zen, ikaraz, han luzaroago ezin egonik, ia erkintzen ari zela sentiturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.

Ohatzeak bere hartan erkindu eta ahituko zuen neska, baldin zerua guztiz urdin eta belaontzia inoiz baino geldiago zegoen goizalba batez, Norak Andreas sentitu izan ez balu ontzigainean kantari: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 127. orr.

Ohera eraman zuen behin betiko, ezen ordurako hain ere erkindurik zegoen, non zangoek ez baitzioten eusten zutik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.

Erkituta geunden hainbeste ibiliren ondoren, eta suspergarriren bat behar genuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 225. orr.

Ar gazte bat da, atzeko ezkerreko hanka erkindurik du eta herrestan darama.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 275. orr.

Hain gizon txepel eta soraio bilakatua zen, sena kamustua eta sumatzeko ahalmena ere erkindua zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 127. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bien artean altxatu zuten ama erkindua.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 56. orr.

Ohiz besteko etxetzar luze, ikaragarri luze hark elbarri erkindua ematen zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 168. orr.

Isil deiak entzun ziren jende artean, eta epaile-longainaz jantzitako agure erkindu batek igo zituen urkamendiko eskailera-mailak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.

Alkatearen ondoan zegoen emakume erkindu batek hitz egin zuen, ahots sentitu batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 208. orr.

Gauza bat esaten zuen Frau Gerdaren gorputz erkinduak eta beste bat haren mugimenduen bizitasunak Aurpegi zuri eta erkindua gelaren erdian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agure erkindu (4); emakume erkinduak (3); erkindu batek (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus