Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere ondoan, senarra behar duena, eskutik heltzen dion gizon erkin bat, aho zabalka etengabe. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 153. orr.
Petroven beldur guztia amarengan biltzen zen, aurpegi zurbileko emakume erkin eta adintsu horrengan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 208. orr.
Trenbide ertzeko harri koskor bat bota nion animalia erkinari. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 48. orr.
Pedroren itxura bere herriko galgo erkinarena zen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 98. orr.
Kaiola barruan, han zebiltzan zenbait euli erkin orratzez orratz narraska beren hesian. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 48. orr.
Txikia eta erkina zen; aurpegia luzea zuen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 49. orr.
Miresgarriro osatutako gazte bat da, ala agure erkin, urratuz bete bat? Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 178. orr.
Inoiz saiatu da filmetarako probetara agertzen, baina gorputz erkin hori ikusi orduko, atzera bota dute zuzendariaren laguntzaileek. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 82. orr.
Gorputz meharra eta erkina izanagatik ere, bere bizitzan korrika saio gehiegi ez egin izanaren itxura zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 16. orr.
Deusetarako balio ez duen justizia ziztrin hori, intelektual beso erkinek asmatua, neska-lagunak lapurtu zizkieten marinel beso-tatuatu sendoekiko euren herra erredimitzeko. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 43. orr.
Haien lehendabiziko hezurtxo erkin zirraragarriak ikusi nituen, habian aho zabalka, mokoekin erreguka. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.
Zure zakil erkin horrek. Rita eta bion artean bazen une hartan zubi bat, zinkezko zubitxo bat, erkina baina ibilgarria; tira, emak lehen urratsa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 241. orr.
Aurpegi txiki eta erkineko gizon horrek ez zuen deabruaren antzik txikiena ere. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 36. orr.
Harri zuria belar erkinaren gainetik nabarmentzen zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.
Zoriona kristal hauskorrez osatutako lore erkina dela. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 114. orr.
Bizikletako eskutoki bati oratuko bazenio bezala neukan eskumuturra, hain zen erkina. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 229. orr.
Honek guztionek ez du esan nahi, jakina, euskara murritza eta erkina erabili behar denik. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 178. orr.
Holakoxe itxura erkin, txatxar, tautologiko edo arlote pobrea hartu ohi du Egiak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 261. orr.
Nolako euskara eskasa, gazbakoa, urria, erkina, ezdeusa zeukan azaldu nahi zuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 79. orr.
Bere legearen arabera nahi izaten badu kultura (beti unibertsala noski!) bereganatu eta aitzinarazi, materialki marjinazioko lagunarte kultural txiroagoan kausituko da, estuago, erkinago, irtenbidegabekoago, zailagoan. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 215. orr.
Hedabideetan gure presentzia nahiko erkina edo hutsaren hurrengoa izaten da, salbu eta euskal komunikabide dei geniezaiekeen hauetan. Berria - Harian 2005-12-18
Orain neure burua aurkitzen dut erkin, zaurgarri, hauskor. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 137. orr.
Larunbatean, geranioz beteriko balkoitxotik, erkin eta zurbil egiten zien eskuaz agur "scòla"tik irteten zen jendeari. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 32. orr.
erkin bat (3); eta erkina (3)