Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erizaintza 1 iz erizainaren ogibidea edo lanbidea.

Apaiz egin aurretik, erizaintza ikasi nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 184. orr.

Estatuko funtzio publiko ezberdinetan, zein jendarmerian, zein irakaskuntzan, zein erizaintzan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 46. orr.

Medikuntzan eta erizaintzan egin duten bezala, irakaskuntzan laguntza sareak sortu behar lituzkete irakasleek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

Erizaintzako ikasle bat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 185. orr.

Alabak, erizaintzako azterketak baitzituen Triesteko unibertsitatean, semea zaintzeko eskatu zion.  Berria - Kultura   2004-08-05

Giro lasai horretan ematen genuen egun gehiena: ni erizaintzako liburuekin, eta bera bereekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 134. orr.

Gipuzkoako Erizaintzako Elkargoak adinekoen inguruko ikerketaren ondorioak aurkeztu ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Naonedeko espetxeko erizaintza zerbitzuak Iparragirreren osasun egoera kontrolatu behar zuen, ospitalera eraman behar zuten ala ez erabakitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Erizaintza Eskolan matrikulatu zen, eta ilusio handiz hasi zituen ikasketak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 170. orr.

Adierazpenok atzo egin zituen Peredak, EHUko Erizaintza Eskolakoekin batera egindako agerraldian.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Alboan, Maximo Gonzalez Jurado izan zuen, Espainiako Erizaintza Kontseilu Nagusiko lehendakaria.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Donostian, Erizaintza eta Justizia jardunaldietan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

3 erizaindegia.

Hildako bost pertsonak zentroko erizaintzan zeuden, eraikineko lehen solairuan.  Berria - Mundua   2006-03-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ehuko erizaintza (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus