Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goio erizaina da ogibidez, Barakaldoko Cruces ospitalean lan egin zuen hiruzpalau urtez, Iparraldera alde egin orduko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 20. orr.
Hamalau erizainek lan egiten omen dute, hogei gaixo omen daude internaturik, eta ikusi ditugu erizainak beren bata zuriekin, eta gaixoak beren begi larriekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 55. orr.
Zortzietan, erizain bat etorri zitzaidan tenperatura hartzera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 349. orr.
Anestesia gehiago behar zuen, eta erizainak flasko bat luzatu zion xiringa betetzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.
Janzten nintzen bitartean denak saiatu ziren han geldi nendin, medikua, erizaina eta erizainburua. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 114. orr.
Apirilean, parropietan, eri, erizain eta eri artatzaileen eguna. Herria 2001-01-11
Euskarak errexten eta hobetzen ahal baiditu erien eta erizainen edo medikuen arteko harremanak. Herria 2002-12-26
Ospitaleko kirofano ondoko gelan da, sendagile eta erizainez inguraturik. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 43. orr.
Herriko medikua eta erizaina arduratuko ziren aurrerantzean gaixoaz. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 205. orr.
Nazio Batuen Erakundearen arabera, 100.000 pertsonako 4 mediku eta 28 erizain edo emagin daude. Berria - Harian 2006-01-14
Badatoz erizaina eta bi zomorroi. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 80. orr.
Desesperaziozko oihu lazgarrienak haur negarti baten lanturu bihurtzen dira, erizaina eriaren gelan sartu orduko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 143. orr.
Mariak, bitartean, erizainari deitu eta bien artean eseri zuten ohean, hankak dilindan. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 20. orr.
Crouseko erizainak injekzio bat jarri zidan arratsaldean komentariorik egin gabe. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 16. orr.
Erizainek zunda baten bidez elikatzen dute. Berria - Gaiak 2004-10-01
Batez, obramenduetarako premiatu zelarik, erizain bati deitu zion komunera eraman zezan, eta erizainak, ohi bezala, komunaren gainean jarri zuen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 149. orr.
Pomprey andrea, erizainen burua, emakume atsegina zen, baina oso zorrotza. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 271. orr.
ik erizainburu.
Egun gutxi batzuetan zoroetxe batean zer gertatzen den kontatzen digu Andreievek: zoroen, doktorearen eta erizainen arteko harremanak, zoroen izaera eta bakoitzaren zorotasuna. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 10. orr.
Gaixo ohi askok erizainenganako miresmen ia maitemindu baten oroitzapena azpimarratzen dute, erizainaren lana halako amatasun babesgarri baten argitan ederturik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 144. orr.
Erizainaren bularreko plakatxora zeharbegirada bat lerratzen saiatu da, baina gaizki begiratu dio emakumeak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 151. orr.
Adeitasunaren zerga ordaindurik, erizainak badaki gaixoaren ia protestak oro indargabetuko dituela, bere esku eta mende daukala gaixoa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 144. orr.
SATSE erizainen sindikatuak eta UGTk berretsi dute, une honetan, negoziazio mahaia itxita dagoela. Berria - Euskal Herria 2006-04-05
Gipuzkoako Erizainen Kolegioko lehendakariak. Berria - Euskal Herria 2006-04-26
Erizain berritsuek. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 43. orr.
Erizain tituluduna zen Wilmarth andereñoa, miragarriro trebea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 195. orr.
Chavezen erizain pertsonala da. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 132. orr.
Ez dirudi erizain jagoleari grazia handirik egin dionik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 138. orr.
Gaixoen zerbitzura dagoen pertsona, erizain hutsa. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 211. orr.
Bioetika arazo batek asaldatu ditu bigarren plantako erizain bihozberak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 107. orr.
Arnasestuka, lasterka zebilen gelan barrena, guztiak iraintzen: klinika, begiraleak eta erizain lokartua. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 208. orr.
Gaueko erizaina, ile urdinduko emakume bat, nire gelara itzuli zen eta nire ohebururaino hurbildu zen isilik. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 72. orr.
Zaharrei begiratu bat egin eta ekartzeko berehala neurologoa, traumatologoa eta pare bat kirurgialari, esan nion larrialdietako erizainari. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 157. orr.
Aisialdietarako erizaina! Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 239. orr.
Alboan, mantal zuridun erizainak edo, kontrastean, senide-lagunak kale-jantzian. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.
Bi erizain emazte hilak, itsuski kolpatuak biak, batek lepoa moztua. Herria 2004-12-30
Ahoz gora etzanda nago eta erizain andreak txaplatak jartzen dizkit. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 98. orr.
Bi emakume erizainen gorpuak atzo goizean aurkitu zituzten. Berria - Mundua 2004-12-19
Erizain igorri zuten ez dakit nongo kanpalekura, eta han hil zen zenbait hilabeteren buruan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 82. orr.
Erizain egon zen Londresko periferiako ospitale batean. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.
Ni Gurutze Gorriko erizain joan ninteke. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 315. orr.
Etxetan erizain ibiltzen zen, arras maitatua zen. Herria 2003-05-08
Prostitutek erizain jardun zuten Dien Bien Phuko borrokako azkenaldian, soldadu frantsesen plazeraren zerua oinazearen infernuan amildu zenean. Berria - Mundua 2004-05-09
Erizain bikote baten artean zeramaten Nikos eta anbulantzian sartu zuten. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 140. orr.
Aurreko bi egunetan, bera aritu zen konorterik gabea artatzeko erizain-lan esker txarreko eta nekosoetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 180. orr.
Erizain ikasketak burutzen dituenean, Suitzara jotzen du, bere aitaren lagun batzuek aholkatuta, eta biriketatik gaixo daudenentzako sendategi batean hartzen du lanpostua. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 307. orr.
17 urte zituen, eta klinika-laguntzaile izateko ikasten ari zen; gero, erizain-titulua atera nahi zuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 125. orr.
Zerbait istripu izaitera, Paul Bert lizeoko kiroldegian erizain postu bat zabalik dago besten denbora guzian. Herria 2003-07-31
Zure erizain soldataren marea erdia ordainduko dizu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 392. orr.
Lurrean botata, erizain-mantal zuri bat. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 263. orr.
Zure erizain soldataren marea erdia ordainduko dizu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 392. orr.
Aleman erizainak zerbait izkiriatu zuen kartoin puxka batean eta eni eman. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 53. orr.
Belgikako sorosleei laguntza ematera joan zen, halaber, Frantziako iparraldeko hiri askotik larrialdi zerbitzuetarako mediku eta erizain andana. Berria - Mundua 2004-07-31
Ate baten zirrikitutik zeladore eta erizain talde bat bereizi du, pastatxoak jaten eta xereza edaten, algaraka. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 151. orr.
-Datorrela hona anbulantzia bat erizain pare batekin. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 64. orr.
Laster ikasi nuen hemen ohikoa zela, behar izatekotan, gu baino apur bat zaharxeagoa zen gazte bati, erizain-laguntzaile moduko bati, hots egitea. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 200. orr.
Bazen Jerusalemen fraide lagundia bat beilari eta erromeseri mota guzien artatzeko, geroago "Joani Sainduaren Erizain konpainia" bilakatu zena. Herria 2002-11-21
Mediku, erizain eta emagin eskasiaz ohartarazi du OMEk. Berria - Gaiak 2006-04-07
Gaixo kronikoentzako erietxeak, urtetan bizi izaten direnez hantxe elkarrekin gaixoak eta mediku-erizainak, herri edo hiri txikien antzekoak izaten dira. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 67. orr.
Oroitzeko gaitasun inplizitu horrek bide ematen zion apurka-apurka erietxearen planoaz eta errutinez jabetu eta mediku-erizainetako batzuk denboraren poderioan ezagutzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.
beste erizain (3); bi erizain (8); erizain bat (26); erizain bat etorri (4); erizain bat sartu (3); erizain batek (20); erizain batekin (3); erizain baten (7); erizain bati (8); erizain edo (6); erizain eta (16); erizain gisa (4); erizain hori (3); erizain talde (4); erizaina ere (3); erizaina eta (7); erizaina ez (3); erizaina zara (3); erizaina zen (4); erizainak eta (11); erizainak ez (4); erizainari deitu (3); erizainek eta (5); erizainek ez (3); erizainen aurkako (3); esan zuen erizainak (7); eta erizain (26); eta erizain bat (3); eta erizain batek (3); eta erizain talde (3); eta erizaina (5); eta erizainak (26); eta erizainaren (4); eta erizainei (9); eta erizainek (8); eta erizainen (7); mediku eta erizain (4); mediku eta erizainei (3); medikuak eta erizainak (4); urte erizain (3); zidan erizainak (3); zien erizainei (4); zion erizainak (3); zion erizainari (3); zuen erizain (3); zuen erizaina (4); zuen erizainak (11)