Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eritu, eri, eritzen 1 da ad gaixotu.

Eritu nintzen, eta uda guztian egon nintzen eri.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 98. orr.

Beste bat, auzo herrikoa, ene mendia kasik alde beretik ikusten zuena: eritu zen eta bide bazterrean hila atzeman zuen bere anaiak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 88. orr.

Esaldi hau irakurtzen ari zaren bitartean beste zortzi-hamar bat lagun eritu dira HIESak jota, normalean 15 eta 24 urteen artekoak gehienak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 142. orr.

Eritu delarik, galdegin du apeza, hunen eskutik hartu sakramenduak ezagutza osoan.  Herria   2002-09-12

Ipar-Ameriketan alabainan, badira eritu direnak, hil direnak ere ba, molde berean ukan errautsean bazelakotz ugalatzaren hazia.  Herria   2001-10-25

Gaitz haiek jende anitz hiltzen zuten K.L.-etan eta, bereziki, eritzen zirenak ez ziren lanerako gai.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 100. orr.

Maite oporretan zelarik, ama eritu zitzaiola.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 74. orr.

Atikan hankak eta Akaiako bazterretan begiak eritzen dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 455. orr.

Gaur egungo gure arazoak ez dira langabezia arazoak bakarrik; lan batzuen ondorioz eritzen ahal gara.  Berria - Euskal Herria   2006-02-12

Krisi espiritual batean erori zen eta nerbioetatik eritu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 73. orr.

Eta orain ikustean -izutu zen oso, bidenabar esan, etxera hain derrepente sartu nintzenean- berehala konturatu nintzen zein eritua eta zein zahartua zirudien.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 32. orr.

Klitia gajoa, ume bat baino askoz gehiago ez oraindik, txundituta geratu zen Helios jainkoaren edertasun eta dohainengatik eta, maitasunak eritua eta ahuldua, zentzua ia galdurik geratu zen, ezer zuzenik egiteko ezgai.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 145. orr.

Hura ere maiteminak eritua zela eta bihotza urratua zuela jakin zuelarik, ez zuen zalantzarik izan eta berriro ere bideari lotu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 136. orr.

Eritutako hegaztiak agertu ziren orain bi aste Charsadah eta Abbotabad barrutietan, Hobera egin dute Erresuma Batuan saio kliniko baten eritutako sei gizonezkoek.  Berria - Gaiak   2006-03-22

2 (era burutua izenondo gisa)

Londres hamaika aldiz bonbardatuan, izuaren mende bizi zen Londresen, gizonak eta iskiluak hil ala biziko batailarako prestatzen diharduen Londres erituan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 227. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ama eritu (3); eritu delarik (4); eritu eta (6); eritu zen (8); eritu zen eta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus