Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eritasun 1 iz osasun egoera hondatzea. ik gaixotasun; gaitz.

Eria bere eritasunean laketzeraino erortzen den bezala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 265. orr.

Atzodanik eri da: eritasunak hain du biziro kolpatu, eta hain sintoma larriz da agertu, non zinez asaldatu bainaiz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 469. orr.

Jendea hiltzen ari da, eritasunak joa, munduko anitz tokitan, eta goseteak inoiz baino bortitzago eta gogorragoak dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 16. orr.

Sarritan idiak eta beekari nagiak ere horrelaxe jotzen ditu gaitzak eta eritasunak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 457. orr.

Intelektuala izatea ez da eritasun bat!  Berria - Kultura   2004-02-26

Gorrotoa eta bekaizkeria, harengan, eritasun ziren egiaz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.

Arga ibaia gainditzen duen zubia, Errabiaren zubia izendatua zen; erdiko harroinaren itzulia hiruetan egin behar zuten abereek, eritasun hori ez biltzeko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 31. orr.

Eritasun bera izan zuen, bularrean, Nechemia errabinoaren amak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 146. orr.

Bai bainekien eritasunari aurrea hartu behar zaiola, behin kutsatuz gero oso zaila delako sendatzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 392. orr.

Batzuetan, labirintoa garunera lotzen duten nerbioak ebakitzen dira eritasuna tratatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 127. orr.

Indian ere bizkor zabaltzen ari da eritasuna.  Berria - Gaiak   2006-02-24

Opioak edozein eritasun senda zezakeela pentsatzen zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 178. orr.

Jainkoaren erregetzaren berriona hots egiten zuen eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 222. orr.

Ez diote eritasunek sendabideari amore ematen, non ez diren garaiz hartuak izaten.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 376. orr.

Zurbil zegoen, eritasun baten sendabidean balego bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 71. orr.

Garrod-en arabera, "metabolismoaren sortzetiko huts" baten ondorioa zen eritasun hori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 53. orr.

Egia erran, Zekenkeria, Handinahia, Lizunkeria, etab. erokeria mota batzuk dira, nahiz ez diren eritasunen lerroan sartzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 461. orr.

Orain erasan zien eritasunaren antzeko batek hil zituen beretako erdiak berrehun urte lehenago.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 159. orr.

Bi urteren buruan, eritasunaren eraginez, hesteak atera zitzaizkion eta izugarrizko oinaze artean hil zen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 21,19

Eritasunek sortzen dituzten heriotzen % 90 aztertzeko, ikerkuntzako diruen % 10 bakarrik erabiltzen da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 140. orr.

Eritasunak okerrera egitekotan, neronek jarriko haut jakinaren gainean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 214. orr.

Gorputzaren eritasunetik arimaren osasuna ikas dezazun.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 346. orr.

Kontsumo alienatu eta konpultsiboa eritasun baten sintoma da, zibilizazio baten eritasunaren sintoma.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 85. orr.

Nik, egun batez, istripuz edo eritasunez edo zaharreziaren zaharreziaz bizia galduko dudalarik, nahi dut ene gorputza errea izan dadin.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 67. orr.

Barkatzen ez duen eritasun baten ondotik utzi gaitu Etxesendako Bernadette-k.  Herria   2004-04-29

Alzheimerren eritasuna.  Herria   2004-02-05

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Joanden astean, eritasun luze baten ondotik, zendu da 62 urtetan Jean-Baptiste SARHY.  Herria   2004-11-25

Malenkonia eta munduaren higuina sarri izan ohi dira eritasun larriren baten sintoma aitzindariak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 375. orr.

Han eta hemen osasun ikerketan gastatzen den diru gehiena ez doa eritasun larrienen zergatiak eta sendatze bideak bilatzera.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 140. orr.

Bilera hartara lagun espezialista batek sinatutako osasun-ziurtagiriarekin joan nintzen [...] non argi eta garbi adierazten baitzen gure neskak Crohnen eritasun kronikoa zuela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 252. orr.

Harik eta eritasun ahitzaile, oinaze gabeko batez hiltzen nintzen arte.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 185. orr.

Nork esango zuen 1850ean, Pasteur-en eta Koch-en aurretik, eritasun kutsakorrak, azken batean, germen espezifiko batzuen erasotik zetozela?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 25. orr.

Polioa gaur egun munduko lau herrialdetan bakarrik da eritasun endemikoa.  Berria - Gaiak   2006-02-02

Eritasun sendaezina zuela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 264. orr.

Oso eritasun bitxia zuela komunikatu zioten medikuek, Churg-Straussen sindromea delakoa.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 27. orr.

Eritasun bortitz batek joa, erran zuen nahi zuela hobira zezaten berak eginarazi Orreagako elizan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 151. orr.

Eritasun infekziosoek sorturiko toxinak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 241. orr.

Esate baterako, jaio aurretiko diagnostikoak haurraren eritasun hilgarriren bat iragartzen digunean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 135. orr.

Tuberkulosi- edo psikosi-zantzuren bat zirudien, edo eritasun neurologikoren bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

Japoniarrak gero eta gurin gehiago kontsumitzen duela eta gizentasuna eta eritasun kardiobaskularrak etengabe hazten ari direla Eguzki Berriaren herrian.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 37. orr.

Geneen funtzioari buruzko arrasto nolabaiteko bat medikuntzatik etorria zen, denborarekin eritasun genetikoaren nozioa bilakatuko zenaren eskutik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 53. orr.

Pildoraz, abortuaz, eritasun sexualez.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 139. orr.

GENE Gipuzkoako Eritasun Neuromuskularren Elkarteak antolatutako kongresu batean.  Berria - Gaiak   2004-12-12

Ezagutzen ditugu jada familia batzuk eritasun autosomiko azpiratzaileek latz astintzen dituztenak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 136. orr.

Halakoak dira, besteak beste: Huntington-en korea (eritasun neurodegeneratibo hilgarri bat, zeinaren eragina ez baita nabaritzen); giltzurruneko eritasun polikistikoa, eta Alzheimer-en gaitza.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 133. orr.

-Nire eritasun psikomotorearen atala da hori ere.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 69. orr.

Beldur naiz eritasun krudel horrek kausa are krudelago bat ez ote duen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 472. orr.

Lehen bezala bizitzen jarraituko zuten gizakiek "oinaze-minen, neke gogorraren eta eritasun herio-ekarleen babesean".  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 140. orr.

Nerbioetako eritasun bat, besterik ez, erantsi zuen berehala, dudarik gabe laster sendatuko zena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 37. orr.

Ama Tiroleko hegoaldean hila zuan ordurako, han sortua eta haraxe babes bila joana baitzen azken urteetan, bihotzeko eritasunetarako erietxe batean bizkortzera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 186. orr.

Biriketako eritasunak direla eta Apoplegia ondoretasunezko eritasuna duk.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 61. orr.

Hemofilia eritasun hereditarioa da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 52. orr.

Ea probintzia hartan bazegoen gaitzen bat zabaldurik, hala nola sukar-epidemiaren bat, edonolako sukar hilgarririk, nafarreria edo bestelako eritasunik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bularretako gaitz batek eremaiten du Andere Mari, Dufilho medikuak bere eritasun denboran debekatzen dio haurretaz hurbiltzea, kutsadurarengatik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 54. orr.

Vatikanoak eritasun kasuetan kondoia nola erabili arautuko du idatzi batean.  Berria - Gaiak   2006-04-25

Morroi zintzoa dute burgesek Lombroso jauna, berba zientifikoak asmatzen ditu gure jardun politikoa eritasun mailara ekartzeko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 145. orr.

Oso ongi ezagutzen baitira eritasun mota hauek gainditzeko bideak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 141. orr.

Huntington-en korearen gisako eritasun agertze berankorrekoen sintomei aurrea hartzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 136. orr.

Eritasun izurrite haundien beldurra zen uhaste eta heien inguruko hilketa, uren nahaste eta mila desmasietarik.  Herria   2005-01-20

Gizarte Segurantzaren zor handia gutxitzeko balio izan dezake eritasun aseguruari buruz abiatuko den negoziazioak.  Berria - Ekonomia   2004-04-13

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lan ixtripu, lan eritasun eta erretreta Kutxa (CRAMA).  Herria   2005-11-03

Infekzio eritasunen kasuan, adibidez, lehen Afrikara joaten zinenean han garatzen zenuen gaixotasuna, han inkubatzen zenuelako birusa.  Berria - Gaiak   2004-03-25

Ongi gogoan edukiko duzue zuek, asko eta luze hitz egin zen Edgarren gogo eritasunaz.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 98. orr.

Larru-eritasun ezezagun batek tumorrez estali zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 41. orr.

Hezueriaz, humoreaz, eta juntura-eritasun guztietatik sendatua hago jadanik, Antton.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 84. orr.

Medikuek zenbait urte zuela alzheimer eritasuna kausitu zioten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 170. orr.

Leukodistrofia eritasunaz joak direnen sustenguz.  Herria   2004-03-18

5 irud/hed

Nazionalismoaren gaitzak estatuaren eritasunetik datoz zuzen-zuzenean, haren ume dira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 117. orr.

Uste dut, Euskal Herriak menderen mendeetan jasan eta jasanarazi duen bortizkeria politikoaren eritasunaren sendatzeko puntura helduak garela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 97. orr.

Egun izugarri haietan eritasun fisiko larria zen niretzat beldurra.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 110. orr.

Hizkuntzaren eritasunetan adituek metafora, metonimia, metatesi, analogia bezalako termino zehatzez argi ditzakete delituok.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 7. orr.

Kasino-ekonomiaren sortzetiko eritasuna ez ezik, homo economicusaren jaiotzetiko eritasuna da espekulazioarena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 234. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere eritasun (3); beste eritasun (4); da eritasun (18); den eritasun (7); dira eritasun (4); ditu eritasun (3); dituzten eritasun (3); du eritasun (3); duen eritasun (19); duen eritasun batek (7); duen eritasun tzar (3); dute eritasun (3); edo eritasun (8); eritasun bat (16); eritasun batek (12); eritasun batek ereman (3); eritasun batekin (3); eritasun baten (9); eritasun berarekin (3); eritasun berezi (4); eritasun berri (3); eritasun bortitz (7); eritasun bortitz batek (5); eritasun dorpe (5); eritasun edo (5); eritasun eta (5); eritasun ezin (3); eritasun gaixto (6); eritasun genetiko (6); eritasun guziak (3); eritasun guztiak (4); eritasun hau (4); eritasun hereditarioa (3); eritasun hori (14); eritasun horiek (3); eritasun horrek (12); eritasun horren (12); eritasun horren kontrako (3); eritasun horri (3); eritasun hortaz (6); eritasun hura (4); eritasun izurrite (3); eritasun kasuetan (3); eritasun labur (8); eritasun labur batek (3); eritasun labur baten (3); eritasun larri (7); eritasun larria (4); eritasun larriak (4); eritasun luze (13); eritasun luze baten (8); eritasun mota (7); eritasun txar (3); eritasun tzar (6); eritasun tzar batek (3); eta eritasun (20); eta eritasun guztiak (3); ez duen eritasun (17); gaitz eta eritasun (3); hemofilia eritasun (3); hemofilia eritasun hereditarioa (3); heriotze eritasun (4); heriotze eritasun luze (3); izan da eritasun (3); zen eritasun (3)

alzheimer eritasuna (4); alzheimer eritasunak (4); alzheimerren eritasuna (5); bere eritasuna (4); bere eritasunaren (3); da eritasunaren (3); du eritasuna (6); dute eritasuna (3); duten eritasuna (3); edo eritasunez (3); eritasuna da (6); eritasuna dela (4); eritasuna eta (4); eritasunak ereman (3); eritasunak eta (8); eritasunak ez (3); eritasunak jo (4); eritasunak joa (3); eritasunaren aurka (3); eritasunaren aurrean (3); eritasunaren eta (3); eritasunaren gatik (6); eritasunaren inguruko (3); eritasunaren kontra (3); eritasunaren kontrako (5); eritasunaz joak (5); eritasunen bat (4); eritasunez edo (3); eritasunez joa (3); eta eritasuna (4); eta eritasunak (9); eta eritasunaren (5); ondoretasunezko eritasuna (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus