Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aapez batek letren misterioak argitzen lagunduz gozatu zion eriondoa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 61. orr.
Eriondoak haurtzaroko garairik gozoenetakoak izaten ziren. Eriondoan nengoela, hezur eta azal, Grosrouvrek esan zidan behin: [...]. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 404. orr.
Bazkaltzera gonbidatzen zituen eriondoan zeudenak, eta gaixoei behar zituzten gauzak oparitzen zizkien. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 82. orr.
Nehork ez du, kalte ordainaren itxaropenean, bere buruari kalterik egitea desiratuko, ez eta eritasunik irrikatuko, eriondoaren itxaropenean. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 313. orr.
Rositak eta Martinek solasaldi luzeak izan zituzten haren eriondoan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 125. orr.
Ahul nago, ahul eriondoan... Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 54. orr.
Zure ikaslea egongelan kausitu nuen jadanik, eriaren beztiduraz oraino, baina eriondo betean, eta nehoiz baino hagitz lirainago eta interesgarriago. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 463. orr.
Behin, eriondo gozo haietako batean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 413. orr.
Martinen eriondoa oso lasterra izan zen, hain lasterra, non berari azkarregi sendatzen ari zela iruditu baitzitzaion. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 124. orr.
Eriondo zebilelarik oraino Azpilkueta Barasoainen, otoiztu zuten bera sar zedin mende guztia gehien inarrosi zuen Carranzaren auzian. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.