Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erikortasun 1 iz erikorra denaren nolakotasuna.
Ez da heriotza eragiten duen gaitza, baina morbilitatea edo erikortasuna nabarmen handitzen da; gaitzak erasandako jende kopuruak gora egiten du, eta sintomak umekiak ere nabari ditzake. Berria - Euskal Herria 2004-11-12
2 erikortasun tasa
AEB Ameriketako Estatu Batuetan, esaterako, diabetesa da «erikortasun tasa handiena» duen gaixotasuna, Gaitzen Prebentziorako eta Kontrolerako Zentroen arabera. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 54. orr.
Erakundeak jasotako azken datuen arabera, diabetesa da, Mendebaldean, «gaitzik iraunkorrenetako bat eta erikortasun eta heriotza tasarik handienetako bat» eragiten duen gaixotasuna. Berria - Gaiak 2004-03-14