Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erikor 1 izond gaixotzeko joera duena.

Guztiek etsi zuten munduratu zuenaren bide beretik joatea alaba erikorra ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 67. orr.

Hain zaharra, hain erikorra, hain ahula, eta beti ibiltzen, etengabe ibiltzen, beti hegan, beti jendeaz arduratuta.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 219. orr.

Erran zahar batek dio: erikor dena, ez da hilkor!  Herria   2004-02-19

2 heriotza dakarrena.

Berton hartu zuen azken kafea Errusiako poeta handi Puxkinek, 1837ko urtarrilaren 27 ko iluntzean, hain zuzen ere buruz-buruko erikor hartara joan aurretik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 249. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus