Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erigarri 1 izond gaixotzen duena.

Legamia erigarri horretatik datoz kalte guztiak, gure pobretasunak, gure ezjakintasunak eta gure harrokeriak okerragotuak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 276. orr.

Padura lurralde kiskalgarri, erigarrietatik datoz neska berezi horiek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 271. orr.

2 irud/hed

Haize hotz, erigarria.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 188. orr.

Uste dut behin baino gehiagotan hitz egin dizudala ohitura erigarri horretaz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 105. orr.

Bitartean, hantxe egon behar nuen etzanda, zain, neure beldurrarekin eta irudimen erigarriarekin bakarrik, neure odolak, apurka-apurka, gertatu zitzaidanaren edo gertatu ez zitzaidanaren istorioa kontatzen zuelarik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 348. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus