Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eri2 1 iz hatza.

Bakarrik diru zerbait baztertu zutenak salbatzen ahalko ziren errekaratzetik eta gosetetik, baina hauek eskuko erietan kontatzen ahalko ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 115. orr.

-Gezikada ederra -eria luzatu nuen hilaren besaburuaren aldera-.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 204. orr.

Joanesek, berehala, eria ezpainen parera ekarriz, isiltzeko galdegin zion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 17. orr.

Eraztun ugari erietan, baina ezkontzakorik ez ageri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 143. orr.

Eriak are zaluago ari zitzaizkion ileetan hazkabozka udako arratsalde amaigabeetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.

Alkoholak eta kanpoko hotzak eriak malgortzen zizkiola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 282. orr.

Lehenik begiak idekitzen dira, halako xoxo aire batean, gero eriak mugitzen eta gero zangoak luzatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 17. orr.

Oharkabean bezala, ezker eskuko eriak eskuineko hatz nagira eraman nituen, ezkon-eraztuna ukitzeraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.

Eri bat badut moztua; bi eri baditut baliatzen ahal ez ditudanak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 225. orr.

Saharaz hegoaldeko zenbait tributan, eri bakoitzak bere erranahi berezia du. Erakuslea, biziaren hatza da, eta luzea, berriz, heriotzarena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 104. orr.

Neguan eskularru motzak behar zituen erien begiratzeko, odolgaiztoak minberatuak eta brioletatuak atxikitzen baitzizkion.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 56. orr.

Zauria eriaz tapatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 119. orr.

Zeren imajinatu bainituen, bertzetik, indiar haietarik batzuk neure gorputzaz oturuntza egiten, kentzen zidalarik batek belarri bat, bertze batek bertzea, honek beso bat, hark zangoa... eta, orduan, ezker oinean falta zitzaidan eriarekin kontsolatu nintzen... hura behintzat nekez kenduko zidatenez gero.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 538. orr.

Hemen ere, harrimuga eder bat, Santiago kuskua, itsas hegiko harroketan oskolak bezal-bezala aztaparrez lotua, hamar eriko eskua iduri duela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 102. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zenbat aldiz erromesak edo historilariak eri handia pausatu ote du Santiagorako bide kurutze honetan?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 47. orr.

Ezker oineko eri handiaren faltaz herren nintzelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 584. orr.

Potzoloren eri zuzena pistola bateko kanoi bilakatu zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 384. orr.

Begia hertsirik, leporat eraman zuen eri erakuslea, alde batetik bertzerat, keinu ezin adierazgarriago batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 524. orr.

Marshall andreak eskuin eskua altxatu zuen, hatz erakuslea eta eri luzea zurrun eta estu-estu eginda zituelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 129. orr.

Irudi zitzaion aski zuela eri ttittilaren altxatzea pulindak oro koro-koroka bere altzoan edukitzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 21. orr.

Oroitzapen horien eraginez, iruditzen zitzaion bere gorputz eri gizena, ohean luze-luze etzana, arrotz zuela jadanik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 16. orr.

Eri potoloak altxatuz, kontuz, apezek Dohatsu Bihotz Garbiak kantatzen eta kantarazten zuten, telebistako kamera anitzen aitzinean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 67. orr.

Besoetan zeukan haurtxo pottoloak ere, bere gaztaina koloreko begi handiez behatzen zion, esku bateko eri pototsa murtxatzearekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 234. orr.

Borrokan isuri nintzen teklatura iraulitako ene eri gogortuekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 201. orr.

Lehian, haren eri urduriak diala kurriarazi diote trasteari.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 20. orr.

-Aita ikusi nahi dut -esan zuen hark, besoak gurutzatuta eta ukondoei eri dardarati eta nikotinaz orbanduez estu helduz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 44. orr.

Nire eri itsuek arrosarioa ezagutu zuten, zurezko bihi larri eta xeheetan harilkatua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.

Hemeretzi urte egitekotan orduantxe, dagoeneko egona zen hainbat bider buruko erientzako bi ospitale pribatutan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 59. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eri puntaz zeru gorenak erakutsiz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 311. orr.

Zilokak ttipiegi dira eri punta bat ere sartzeko.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 47. orr.

Errebolberra mahai ertzean utzi zuen Maizak, kontu handiz, eri-muturrekin harturik eta arnasari eutsiz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 273. orr.

Eri-koskorraz jo zuen kolpe pare bat atean eta erantzunik itxaron barik sartu zen bulegora.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 123. orr.

Atea haztatu, zuraren artean nire eri-mamiek zerrailaren biribil metalikoaren hotza berenganatu eta giltza lehen kolpean sartu nuen zulottoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Utzi dut bere bidea segitzen, eri punttaz tentakuluak hunkitu gabe: haurtzaroko jostetetaz doi-doia oroitu naiz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 142. orr.

Papuasiako emakumeek eri-hezurra mozten dute, doluz, senarra hiltzen zaienean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 105. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zango-eri batean kolpatua, zauria gaizkontzen ari zait.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 45. orr.

Gaitzeko karga dauka bizkarrean; zapata arinen aurre zilatuek oin-eriak airean uzten dizkiote.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 120. orr.

Neska gazte bat bere zango-aztal eta oin-eri minberen artatzen ari da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 117. orr.

5 (luzera neurri gisa) ik hazbete.

Bederen lau eri lodi zen haritzezko mahai bat, bi hutsa zizelkatu eta kadira zenbait baziren barne zabal bateraino eraman zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eri erakuslea (4); eri pototsa (4); eri punta (3); eri zuzena (6); eskuin eskuko eri (5); eskuko eri (5); eskuko eri zuzena (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus