Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ergonomiko 1 izond ergonomiarekin bat datorrena.

Irizpide ergonomikoak ez dira kontuan hartzen, eta asko irauteari zein merkeak izateari garrantzi handiagoa ematen diete.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Ikasleen zein irakasleen osasunari begira, altzari ergonomikoak erosi beharko lirateke, ikasleak ere denbora luzean egoten baitira aulki ezegokietan eserita.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Goizean takoiak jantzi dituzula ahaztu zaizu eta oreka galdu duzu aulki ergonomikotik altxatzean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 62. orr.

Gurpilaulki ergonomikoan dabilela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 163. orr.

2 ergonomiari dagokiona.

Arnesak, kaskoak, sareak eta aldamioak asmatu dira, baina kalte ergonomikoak edo psikosozialak eragiten dituzten lanbideetarako ez dago ezer, eta horiek dira emakumeek betetzen dituzten lanbideetan izaten direnak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus