Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ergo junt adkor beraz.

Gaztea nintzen, ergo susmagarria.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.

Halako zenbaki osoa imajinaezina da; ergo, bada Jainkorik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 183. orr.

Borreroa euren esanetara dago: ergo, ez da hiltzaile bat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 75. orr.

Ohe gaineko burusi grisak soldaduek mando gainean jartzen dituzten manten antz handia du; horretaz ohartu orduko, mando-obramenduen kiratsa hartzen hasi naiz burusiari; ergo, ez da hain harrigarria Zumalakarregik, gerra zaharrak gogoan, ihes egitea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 140. orr.

-Ergo, litekeena da Mireia paralizatuta edo nolabait ukituta egotea sua hasi zenerako.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 131. orr.

Ergo, ilargiaren argia eguzkiarena duk.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 100. orr.

Ari da (ezagutzen), ergo da (ezagule), besterik argitu edo aztertu gabe.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 45. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus