Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ergeltasun 1 iz ergela denaren nolakotasuna.

Materia ergela, bere nagi-soraioan etsai, giza ergeltasuna etsai den bezala, eta hura bezala bere burueskastasun pasiboaren kariaz indartsu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 207. orr.

Hain baita handia gizonon ergeltasuna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 553. orr.

Umorea ere ergeltasuna zorroztasunarekin gurutzatzen den lekuan sortzen da.  Berria - Kultura   2004-05-18

Batzuek ergeltasunak eraginda egingo dute hori, beste batzuek gaiztotasunez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 128. orr.

Horrelakoak edozergatik izutzen eta haserretzen dira, eta, beren ergeltasunean, zeruko lege naturaltzat hartzen dituzte gizarte erakundeen fruitu huts direnak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 132. orr.

Gizakiekin hitz egitera behartzen zenean, zurrundurik geratzen zen arrotzen artean balego bezala, eta oso haserretzen zen, bere baitan, bere kidekoen ergeltasunagatik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 73. orr.

Ergeltasun etsi batez errepikatzen dute beren formula. paranoiatik monomaniaraino hel gaitezke, adimen-kozientetik ergeltasunaren lehen adigairaino, paralisi orokorretik entzefalopatia kronikoraino.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 107. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gisakoak giza ergeltasunak besterik ezin ditu eragin.· Atzeratua, hitz itsusi hau zentzu honetan dateke soilik ulergarri: gure ergeltasun maila harrapatzeko lasterketan atzeratua.  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

Bioletaren mirespena ergeltasun ukitu baten adierazle ere bazela iruditzen zitzaidan, heldutasun ezaren seinale.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 359. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus