Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ergelkeria 1 iz ergelari dagokion egitea.

Hala, Iseka ere, Gorroto dugun edo beldur garen gauza baten aldeko Mesprezutik sortzen da, eta Erdeinua, berriz, Ergelkeriaren aldeko Mesprezutik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 329. orr.

Ergelkeria da burdinaz egitea: herdoilak jaten du osorik, bi urte ere ez du irauten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 129. orr.

Cesareo Cifuentesena ez da ergelkeria, baieztapen zentzuduna baizik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 121. orr.

Hain garrantzitsua haizela uste duk? Zer ergelkeria hire etsimenean!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 174. orr.

Txolindurik, denetariko ergelkeriak botatzen zituen bata bestearen atzetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 251. orr.

Rogerio izeneko elizgizon bat aita dohatsuaren zauri sakratuez ergelkeriak pentsatzen ari zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 901. orr.

Horrekin guztiarekin, ordea, geure ergelkeriak galdu gintuen oraingoan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 61. orr.

Azkenik, -eta honek gainditzen ditu zitalkeria eta ergelkeria guztiak- jakintsu izan eta aldi berean bazter uzten du jakituria.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 48. orr.

Egunkariek ergelkeriak eta ahoberokeriak baizik ez zituzten esaten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 248. orr.

Ezjakinek eta arduragabeek, beren ergelkeria eta ezgaitasuna itxurazko betegintza eta jakituriaz eta inoren bikaintasunaz mozorrotzen dutenek.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 85. orr.

Disko musikaren eta rock progresiboaren ergelkeriaren aurkako erreakzio gisa sortu zen The Ramones.  Berria - Kultura   2006-03-16

Erabat gogogabe, banekien-eta ergelkeria bat esaten ari nintzela, eta gustu txarrekoa gainera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 116. orr.

Ikusi nuen hobea dela jakinduria ergelkeria baino, argia ilunpea baino hobea den bezala.  Elizen arteko biblia   Koh 2,13

-Ergelkeria baita -esan nuen- itsumustuan jarraitzea, harik eta gasolina erabat agortu arte.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.

Ergelkeria zen begi-bistakoa ukatzen hastea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.

Bere buruarekin gezurretan ibiltzea ergelkeria zela.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 70. orr.

Ergelkeria izango bailitzateke hitzaurrea luzatzea eta historia bera laburtzea.  Elizen arteko biblia   2 M 2,32

Barkatzen diot nire buruari ergelkeria; ergelkeria, inozokeria eta memelokeria gauza humanoak direlako, eta beren humanoan barkagarri.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 47. orr.

Juduen irudimen gaixotuak asmatutako ergelkeria bat duk golema.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 175. orr.

Ergelkeria horiek guztiak sinesten ditudalako itxurak beharko ditut bada egin.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 97. orr.

-Aspertuta nago esaten dituzun ergelkeria horiez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 94. orr.

Arratsaldeak Senatuan ergelkeriez eztabaidatzen eta Aberriaren aitonei logalea eraginez ematen duten senatari gogaikarri horietako bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 55. orr.

Malebranchek, ikasle zintzo eta leialegi orok bezala, Descartes maisuarena ergelkeriaren mugetaraino eraman zuen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 97. orr.

Hona ergelkeriaren ergelkeria, ez zuten kondenatu bere herriko lege politiko eta zibilen arabera, baizik eta epaileen beren lege politiko eta zibilen izenean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 175. orr.

Ergelkeriatik ergelkeriara ibili ondoren, nigana zatoz!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 348. orr.

Ok egin eta botatakoaren jira-biran dabilen txakurra bezalakoa da behin eta berriz ergelkeria berera itzultzen den zentzugabea.  Elizen arteko biblia   EsZ 26,11

Gurea bezalako lasaitasun-egoera bat iraina da jelosiazko, bekaitzezko eta ergelkeriazko tragedia etengabe batean bizi den jende horrentzat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 298. orr.

Funtsezkoa zen nabigatzaile ona izatea ergelkeriazko itsaso hartan, bidea ustekabeko tranpaz josia baitzegoen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 66. orr.

Mitomania ergelkerien estalki.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 165. orr.

“Ez egin ergelkeriarik”, entzun zuen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 58. orr.

Hori ergelkeria egin duena, Frantziako nazionalitatea hartzea!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 227. orr.

Hori ergelkeria!  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 88. orr.

Listoegia denak disimulatu egin beharko du, jokoa sinplismoaren eta ergelkeriaren joko-zelai lokaztuan jokatuko baita ia beti.  Berria - Mundua   2004-10-23

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ergelkeria zentzugabea zen monumentuaren aurrean Margaren arrastorik aurki nezakeenik pentsatzea.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 49. orr.

Hori pentsatzea ergelkeria absurdua zela esan nion neure buruari.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 144. orr.

Otegi kartzelatzea «zentzugabekeria juridikoa eta ergelkeria politikoa da».  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Pobreak defenditzea bezain ergelkeria handia duk aberatsak defenditzea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.

Hizketan hasi orduko zorakeria dio, eta bukatzean ergelkeria gaiztoa dario.  Elizen arteko biblia   Koh 10,13

-Tira, Perrette, barkatu zakarkeria, baina ergelkeria galanta esan duzu!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 126. orr.

-Hire oinazea ergelkeria hutsa duk.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 320. orr.

Politikagatik gure artean hainbeste liskar izatea, hori ergelkeria hutsa iruditzen zait!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 252. orr.

Van Daan andreak inon diren ergelkeriarik handienak jaulkitzen dituenean, Putti sutan zutitzen da askotan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 112. orr.

Ezin duzu asmatu nolako ergelkeriak eginarazi dizkidaten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 75. orr.

Zelako ergelkeria!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 101. orr.

Sekulako ergelkeriak esaten direla bihotzak huts eta buruak gainez egiten duenean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 8. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gainerakoan, eskueran izango duzu giza ergelkeria ere, lingirdatsu eta likatsu samartua beroaren eraginez.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 151. orr.

Bi gauza dira infinituak: unibertsoa eta giza ergelkeria.  Berria - Harian   2005-02-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus