Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Benetako animaliez ari gara, jakina, ez ia gure hurko edo senide bihurtu ditugun animalia etxekotu eta etxe-barrukoez; horiek gu bezalaxe dira ondoezten, gaixotzen, ergeltzen, deprimitzen eta "hiltzen". Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.
Seko ergeldu zait Kerli hau!. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 230. orr.
Txoil ergeldu gabeko haur guztiek nahi dutena garbi-garbi erratea bertzerik ez duzu egin zuk. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 155. orr.
Pertsona ergeltzen duen organoa zein den asmatu eta esplotatzen jakitean datza. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 120. orr.
Irrika orok du hein batean ergeltzen: gogoaren zabala eta argia, jakin-mina, estutu eta moteldu egiten du, maiteak bereganatzen baitu arreta osoa. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 27. orr.
Hire osaba gizon argia duk, argiegia beharbada, baina argiaren gehiegiak itsutzen eta ergeltzen ditu batzuetan pertsonak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 315. orr.
Gazte bati garbi agertzen bazaizkio lizunkeriak dakartzan kalte ikaragarriak, nola ergeltzen duen, eta, malda behera horretan abiatuz gero, nola datozen atzetik beste galdukeria guztiak [...]. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 36. orr.
Jaten ari zirela, beste zerbitzariak agertu ziren; ergeldurik bezala geratu ziren begira. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 184. orr.
Harri eta zur ergeldurik geratu nintzen lehendabizi. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 241. orr.
Begira, zu gaixorik zaude, ergeldurik, eta nik osa zaitzaket. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 157. orr.