Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ergatibo iz zenbait hizkuntzatan, iragankorrak-edo diren aditzen subjektua markatzen duen kasua edo atzizkia.

Euskararen berezitasuntzat hartuak izan diren ergatiboari edo deklinabide mugagabeari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 245. orr.

Horrela, denek orain badakite nor den Xalbador, zer den ergatiboa, eta zonbat probintzia diren Euskal Herrian.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 181. orr.

Ez, Marta, ergatiboa falta zaio honi.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 83. orr.

Nahikoa lan bazuen gizajoak ergatiboak eta adizkiak gobernatzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 162. orr.

Hitz bati esaldian funtzioa ematen dioten kasu marka ezberdinek ere bat etortzen dira batzuetan: hizkuntzak (absolutu plurala, ergatibo singularra, ergatibo mugagabea), Eibarren (inesiboa, genitiboa).  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 80. orr.

Mendebalean, erdialdean eta euskara nafarraren eremu gehienean, ergatibo plurala -ak izan ohi da.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 116. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus