Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eresi 1 iz kanta; elegia.

Hau eresia da, eta eresi bezala kantatu behar da.  Elizen arteko biblia   Ez 19,14

Erregeak eresi hau egin zuen Abnerren omenez: "Hain zentzugabeki behar al zuen Abnerrek hil?”.  Elizen arteko biblia   2 Sm 3,33

Gizaseme, kanta eresi hau Egiptoko errege faraoiari buruz: "Lehoikumea ematen zenuen nazioen artean, baina uretako krokodiloa bezalakoa zara: plisti-plasta zabiltza zeure ibaian, hankekin urlasterrari eragin eta ura zikintzen duzu".  Elizen arteko biblia   Ez 32,2

Hileta joko dute zuregatik, eresi hau kantatuz: "Nor Tiroren pareko, itsas erdian gotorleku zenaren pareko?".  Elizen arteko biblia   Ez 27,32

Asperges me Domine antzinako latinezko eresitik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 40. orr.

Rainer Mª Rilke, Duineser Elegien/Duinoko Eresiak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 88. orr.

Kawabatak Japonia zaharraren eresiak egitera mugatu zuen bere burua gerraren ostean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 11. orr.

Etxepareren mende ahituko Desesperatuaren Eresia.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 116. orr.

Eresi [...]: bertsozko konposizio bat, zeinean, umorezko metodoetako bakar bat erabili gabe, idazlea saiatzen den irakurlearen gogoan lurjotzearen mailarik behekoena sortzen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 93. orr.

Marseillaiserekin hasi ziren eta milaka ahotsek kantatu zuten askatasunaren, berdintasunaren eta anaitasunaren aldeko eresi hura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 137. orr.

Lekuonaren poesia eresi bat da, ez da barne-adierazpen soila; antzinatik datorren kantu zaharraren hotsik sakonenak dakarzkigun arnasgunea da.  Berria - Harian   2005-12-06

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ezkerreko ukabila burutik gora altxatu nuen, itxirik, eta kasurako nekien eresi epiko bakarraren lehen notak kantatzen hasi nintzen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 130. orr.

Andetan ipintzen zuten txepetxa, eta prozesioan eramaten kanposantura, han hilobia egin eta lur emateko, hiletako eresi ilunak kantatuz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 66. orr.

Mutiko gaxte bat jarri da oholtzan belauniko, eta, eresi ezinago hunkigarri eta triste batez errepikan, behin eta berriro honetara kantatu du.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 365. orr.

Amodiozko eresia baino gaztiguzkoa da.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 188. orr.

Urmael lokaztuetan antigoaleko eresiak kantatzen dituzte igelek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eresi Bertsook Grayren Elegy Written in a Country Churchyard izeneko Elegiaren hasierako bertsoaren parodia dira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 289. orr.

Niko Etxart kantari eta eresi egileak eta Kepa Fernandez de Larrinoa gizadi ikerlariak.  Berria - Harian   2005-09-22

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Armeniarren eliza otoitzak; arabiarren poesia; greziarren negarra; sefardien erbeste eresiak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 114. orr.

Egia da "La chanson de Roland" gudu eresia sortu dela Orreagako gudu galtze horren ondotik.  Herria   2004-05-13

Bi barruotatik serora otoitz-egileen erregu-eresi fin errepikakorrak hedatzen ziren nekagaitz aire epelean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 183. orr.

Ezkon eresien laguntzaz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 62. orr.

Inork entzungo ez zituen hil eresi batzuk.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 12. orr.

Egiptoko erregeagatik hileta-eresia.  Elizen arteko biblia   Ez 32,1 tit

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eresi bat (3); eresi hau (5); eta eresi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus