Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beethovenen Alaitasunaren Ereserkia. Berria - Harian 2005-06-07
Enrique Ugartek urtemugaren ereserkia konposatu du, eta hura entzungo da, beste herri abesti askoren artean, Euskal Herria plazan. Berria - Kultura 2006-02-16
Amaitu, berriz, San Ignazioren ereserkiarekin amaitu zuten. Berria - Euskal Herria 2004-08-01
Gomutan dut, txikitan, amamak Athleticen ereserkia kantatzen zidala. Berria - Kirola 2004-04-02
Kataluniako bazter guztietan elkarretaratzeak egingo dituzte udaletxeen aurrean, nazioaren ereserkia kantatzeko. Berria - Mundua 2004-09-11
Hiru aldiz entzun du bere herrialdearen ereserkia: 1.000 eta 1.500 metrokoan eta 5.000 metro txandakakoan. Berria - Kirola 2006-02-28
Denboraldi honetan, Maragall joan izan denean, Kataluniako ereserkia jo izan dute partidaren aurretik. Berria - Kirola 2004-03-30
Errusiako ereserkia hamaika aldiz entzungo da gaurtik igandera Moskuko Olinpiar Kirol Jauregian. Berria - Kirola 2006-03-10
Hala dio D'Annunziok Italiako Legioarentzat idatzi berri duen ereserkiak: "Luze-zabalean izango gara berriro Istriaren jabe, Italiako haragi eta odol baita, eta Fiumerena, Dalmazia, Zara eta Polarena. Berria - Kultura 2004-08-05
Frantziako Konstituzioaren bigarren legea, Frantziako herritar guztientzat hizkuntza, bandera eta ereserki bakarrak derrigortzen dituena. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 55. orr.
Prestakizun-lanari ekin nion: ereserkiak eta laudoriozko hitzaldiak, goraipamenezko klake-dantza, Pamelaren amultsutasun gogoangarriaren laudorio luze-luzea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 165. orr.
Ereserki horiek sekula idatzi diren zozokeriarik handienetakoak dira, baina baneukan gutxienez astean behin birikei eragiteko aukera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 306. orr.
Hamaikagarren aldiz, plaza zabaleko bazter guztietan paraturiko bozgorailuek Horst Wessel ereserkia aireratu zuten zalapartan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 224. orr.
American skin izeneko bere kantua arrazakeriaren eta poliziaren bortxakeriaren kontrako ereserki bihurtu baita. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 182. orr.
Musika-bandak Jainkoak gorde beza erregea ereserkia jo zuen, Union Jack bandera zutelarik atzean airean hegaldaka. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 95. orr.
Banda, Garibaldiren ereserkia, Pepponeren mintzaldia eta "Herriaren Etxea" delakoaren lehen harria jartzea. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 91. orr.
Orkestra txiki baina soinu oneko batek britainiarren ereserkiarekin hasi zuen saioa, God save the Queen joz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 60. orr.
Ereserki bat prestatu zuten; jendeak buruz ikasi eta eraitsitako harresien gainean kantatu zuen. Askoren artean «Rataplan» - 44. orr.
Donostiako beste olerkari guztiz ezagun batek ere, Juan Bizente Etxegaraik, ondu zuen ereserki bat 1813ko abuztuaren 31n izandako gertaera izugarriak gogoratzeko. ez zen kanpai-hotsik izango, eta ez zuten ereserkirik kantatuko. Askoren artean «Rataplan» - 54. orr.
1864an, artean ere hiria harresiak eraisteko lanetan buru-belarri sartuta zegoela, trena zetorrela eta festaz, konpartsaz eta ereserkiz ospatzeko prestatu zen Donostia. Askoren artean «Rataplan» - 48. orr.
Lluis Llach-ena hartu behar genuke ereserkitzat: zuk bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan... ikusiko duzu nola nola laster eroriko dan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 135. orr.
Ereserki luze bat da, Donostiaren iraganeko gertaera askoren aipamena dakarrena. Askoren artean «Rataplan» - 54. orr.
Denetarik kantatzen dugu, baina badugu ereserki kutun bat: Jose Angel Irigarairen "Zortearen kolpeak", Benito Lertxundik sortu zion doinuarekin. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 158. orr.
Umilazioak eta irainak: polizia taldea goraipatuz oihukatzera behartzea, ereserki faxistak abesaraztea, sexu arloko umilazioak. Berria - Harian 2005-08-18
Doinu mutu hura -mi-re-do-do-do-sol-do-re-mi-do- "Cara al sol con la camisa nueva" bihurtu zen, inperio berri bat sortu nahi zutenen ereserki gudazalea. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 137. orr.
Gure ereserki nazionala ikasi nuen: [...]. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.
Ereserki bedikoak lehenagokoak dira grezierazko testu zaharrenak baino. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 263. orr.
Pentsatu nuen ahanztura dela gizakiaren hatsik ohikoena, eta argia malko desolatu bat besterik ez dela, noragabe doana, isiltasunera, edota, agian, hilotzek kantatzen duten ereserki izoztura. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 137. orr.
Italiako ereserkian kantatzen da. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 151. orr.
Eskua aho aurrean tronpeta moduan jarrita Amerikako ereserkia jotzen ari ote zen iruditu zitzaidan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 134. orr.
Musika ere jartzen zuten iragan ekainera arte 38. paraleloan: gerra ereserkiak iparraldean, eta demokrazia eta askatasunaren aldeko himnoak hegoaldean. Berria - Mundua 2004-07-09
Lehendik ere eginak zituen PPk antzeko kritikak, Kataluniako Els Segadors nazio ereserkiaren inguruan. Berria - Mundua 2004-09-11
duen ereserkiak (3); ereserki bat (5); ereserki nazionala (5); ereserkia entzun (4); espainiako ereserkia (4); kataluniako ereserkia (4)