Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eremitorio 1 iz eremita bat bizi den tokia; ermita bat dagoen lekua.

Bere kargua utzi eta, perfekzio handiagoaren bila, anaiengandik eremitorio batera alde egin nahi lukeen Ministro kezkatuari Frantziskok esaten dio, asmo horiek ez direla Jainkoaren araberakoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 115. orr.

Eremitorioa oso paraje malkartsuan, harkaitz eta baso artean, kokatua dago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.

Eremitorioetan bizi ziren anaiek, ebanjelioan lehentasun osoa duena bilatu behar zuten: "Jainkoaren erregetza eta haren nahia betetzea".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 160. orr.

Frantziskok dorre bakarti bat aukeratu zuen: barrualdea gangaz estalia zen eta bederatzi gela zituen, eremitorioko gelatxoen antzekoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 355. orr.

Eseri ziren mahaian eta jaten hasi berriak zirela, eremitorioko atea jo zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 577. orr.

Erlijioso-bizitza eremitorioan eraman nahi duten anaiak izan bitez hiru, edo gehienez lau.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 161. orr.

Edonon daudela ere, eremitorioetan nahiz beste bizilekuetan, gorde bitez anaiak inongo lekurik berentzat hartzetik edo lekuok inorengandik defendatzetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 138. orr.

2 (izenondoekin)

Zure anaiak eremitorio pobre batean bizi dira gure herrialdean, eta bizi-proiektu honen arabera bizitzea erabaki dute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 390. orr.

Hil baino bi urte lehenago, La Verna mendiko eremitorio baztertura erretiratu zen, bere lagun-min anai Leonekin.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 31. orr.

Erretiro-etxeei ere aplikatzen zitzaien izena, Carceri izeneko Asisko Subasio mendiko eremitorio ospetsuak erakusten duenez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 317. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Asko dira, izan ere, kontenplaziorako lekua aisia-leku bihurtzen dutenak eta arimen perfekziorako asmatutako eremitorio-biziera plazer-zulo.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 391. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus