Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erekzio iz zakilaren, klitoriaren edo titiburuen gogortzea.

Odolaren presioagatik handitzen eta gogortzen da zakila, hau da, gertatzen da erekzioa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 43. orr.

Orgasmoaren ondoren, kitzikapen sexualaren eraginez gertatu diren aldaketa fisiologiko guztiak baretu egiten dira; erekzioa, hezetasuna, bihotz taupadak, arnasestuak, izerdia eta gorritasuna.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 186. orr.

A zer gozamena erekzio harrigarriak eta hezetasun oparoak sortzen dituzten ezpainen sentsualitatea eta mihi jostariaren hezetasuna sentitzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 153. orr.

Zenbat eta zakil-haria gehiago tenkatu, orduan eta erekzio harroagoa eragingo didazu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 136. orr.

Hezetasun intimoenak eta erekzio bihurrienak eragiteko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 54. orr.

25 eta 75 urte bitarteko milioi eta erdi gizonek erekzioa lortzeko arazo kronikoa dute.  Berria - Gaiak   2004-11-21

Erekzioaren disfuntzioa gaixotasun bat da berez, baina askotan beste gaitz larriagoen sintoma bat ere izan daiteke.  Berria - Gaiak   2004-11-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus