Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ereite 1 iz lurra prestatu ondoren, bertan hazia barreiatu edo sartzea.

Lurrak diraueino, ereiteak eta uztabiltzeak, hotzak eta beroak, udak eta neguak, egunak eta gauak ez dute behin ere huts egingo.  Elizen arteko biblia   Has 8,22

Ereitean, zenbait ale bide-bazterrean erori zen; zapaldu egin zuten eta txoriek jan.  Elizen arteko biblia   Lk 8,5

-Eta hala ere, ez diote uzten ereiteari -esan zuen Legolasek-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 183. orr.

Ostean ez dago ereiterik.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 55. orr.

Eta lana, hortxe zegoen haziaren aro izatearena, garia ereitearena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 440. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Arto-garien ereite kontuak, biak ala biak, ederki seinalatuak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.

Uztarekin bezalaxe, ereite-lanekin ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 394. orr.

Komeni dela Ereite-aroari erreparatuz, aste barruko egunen bat seinalatu, eta meza propio intentzio horietarako ematea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 394. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lanak ematen zituen, bai, arto ereite horrek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 167. orr.

Arbi ereiteak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 320. orr.

Ostro irtete, arto ereite; ostro erortze, gari ereite.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.

4 ereite aldi ereinaldia.

Gero lerra hadi haranzko aldera, gogora hadi lur guztia ireki dugula ereite aldi, hik gustua har dezanan noski.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus