Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez duk denbora geldiaraziko; eta soroetako ereintzak zimelduko dituk, behiak ahulduko dituk ukuiluetan, ogia apurka-apurka gutxituko duk gizonen mahaietan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 288. orr.
Uzta, ereintzaren saria biltzen zuten Iparraldean, laborariak zenbateko esperantzaz itxaroten zion kontuan hartuta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 265. orr.
Baina, gauzen sortzaile den natura bera izan zen ereintzaren eta txertakuntzaren lehen adibide, haziek eta ezkur zaharrek ernamuin pilo berria ematen baitzuten zuhaitzaren orpoan. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 383. orr.
Ez duk denbora geldiaraziko; eta soroetako ereintzak zimelduko dituk, behiak ahulduko dituk ukuiluetan, ogia apurka-apurka gutxituko duk gizonen mahaietan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 288. orr.
OGM horiek asmatu dituztenek badute gena bat ezarria ekei berrietan haren gatik, ez baitira hauk berriz ereiten ahalko, ez baitira bigarren ereintzan sortzen ere gehiago. Herria 2004-01-08
Egin lan sei egunez, baina hartu atseden zazpigarrenean, baita ereintza-garaian eta uzta-aroan ere. Elizen arteko biblia Ir 34,21
Ibilbidean izuaren ereintza utziko du, leherrarazteko prest, portu bakoitzeko umeen eskuetan. Berria - Mundua 2004-07-25