Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ereinotz 1 iz erramu zuhaitza (Laurus nobilis).

Ereinotzaren usain sarkorra zen nagusi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 48. orr.

Gero eta hosto gehiago zegoen zimiterioko lurrean, gero eta lore gehiago; ereinotzaren usain mela zabaldu zen airean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.

Hala-moduzko jaurtigaiak ereinotzaren adarren kontra lehertu dira mantso-mantso.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 111. orr.

Barruko patioko ereinotzeko adar batean kokatua, zilipurdika ari zen Nofutur, barre algarak eraginez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 40. orr.

Kultur lanak, ereinotz eta edergarri guztiekin jantziko bagenu ere, begi-bistakoa izango luke, orduan ere, bere izaera komertziala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 61. orr.

Apolo heltzera zihoakionean Dafne ereinotz bihurtu zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 47. orr.

Handik pixka batera, ziklopeen uhartean, leizezulo bat ikusi genuen itsasotik gertu; altua zen eta goialdean ereinotzez estalia zegoen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 51. orr.

Ospearen ereinotzez koroatua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 161. orr.

Euren bihotzaren santutegitik erantzun santuago eta askoz ere ziurragoak eman zituzten Pitiak tripodetik eta Feboren ereinotzetik jaulkitzen dituen guztiak baino.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 73. orr.

Geroztik joko olinpikoetan garaile ateratzen zenari ereinotzez egindako koroia ematen zioten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 47. orr.

Pontxea ere prestatzen nion eztiz, berakatzez, limoiz, ereinotz eta sendabelarrez.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 171. orr.

Horrelaxe egiten zitiztean gerra kontseiluak La Cabañan, epaia emon eta Ereinotzen Zulora zuzenean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 127. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Patioaren erdian, ereinotz zahar bat; atze-atzean, bi artista-lantegi ondoz ondo.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Literaturaren ikuspegitik, haur-literaturan irabazia duen aitzindaritzaren ereinotz sinbolikoa aitortuko genioke, bere-berezko literatur balio duda-mudazkoen gainetik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 25. orr.

Inguruan palmondorik ez zegoenez, gehienok ereinotz loratuarekin joaten ginen elizara.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.

Egoera hori gertatzen denean, diru horrek kulturak bere baitan daraman loriazko ikurraren -ereinotz seguruenaren- aldeko apustua egiten du.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 91. orr.

Aoki: Ereinotz japoniarra (aucuba japonica).  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 123. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Lehenik, lehia-egun bihurtzen zuten, nork eramango ereinotz adar handiena eta loratuena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.

Opinen ereinotz adarra ez zen Ubanberena bezain luzea, baina trinkoa zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.

Aurrera egin behar ote zuen ereinotz-koroa jasotzeko edo atzean gelditu behar ote zen iheslari koldarrei errieta egin eta zigorra paratzeko ikusteko zain.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 399. orr.

Celso Emilio izeneko Vigoko lorategietan dagoen poetaren bustoari ereinotz koroa ezarriko diote, eta baxuerliebe bat inauguratuko dute poeta hil zen etxean.  Berria - Kultura   2004-08-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ereinotz adar (4); ereinotz adarra (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus