Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ereduzko 1 izlag eredugarria.

Ereduzko gizona izan zen eta santutasun handikoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1036. orr.

Kronikak, hitzaurrean aipatzen dituen anaien erreguek adierazten dutenez, ereduzko helburua du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1114. orr.

Ereduzko zigorra merezi du, zalantzarik gabe, baina naturaren laidogarri diren oinazeak eta heriotza lazgarria merezi al ditu?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Orain, egunkari guztietan idatziko ditek hil egin dela herritar zintzo bat, aita familiako on bat, senar ereduzko bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 319. orr.

Ikasle saiatuari, bere jokaera ereduzko eta bikainarengatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 330. orr.

Zaila, baina benetan zaila da, jasan ezin dituzun pertsonen aurrean horrelako jokaera ereduzkoa edukitzea, itxura hutsa denean batez ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 117. orr.

Nondik atera dira gure seme-alabak prestatzen dituzten eskoletako maixu-maistrak eta institutuetako irakasleak? Nondik goi mailako teknikariak? Nondik, askotan ereduzkotzat jotzen den gure osasun sisteman dauden mediku eta erizainak?  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 49. orr.

Europaren eraikuntza, munduko beste eskualdeentzat ereduzkoa, inguruko herrialdeentzat erakargunea, epe luzera munduko ekonomiak pairatzen duen lankidetza faltaren irtenbidea izan daiteke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 173. orr.

Horrexek bihurtzen du matematika ereduzko jakintza.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 250. orr.

H. Gombrichen lana aipatuko dugu berriro, haren L'Art et l'illusion lan klasiko handia, besteren artean, ereduzkoa baita han erakusten duen jarrera ñabarduraz bete eta ongi arrazoituagatik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 186. orr.

Poek paper erabakigarria jokatu zuen frantses literaturan: poesian ereduzko maisua izan zen, eta gidaria kritikan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 15. orr.

Biziki txalotu eta eskertzen dugu, bestalde, herritar anitzek egunotan egin duten dolu adierazpen zintzoa eta eman duten erantzun irmo bezain ereduzkoa.  Berria - Euskal Herria   2006-03-19

2 ereduari dagokiona.

Sobietarren ereduzko arkitekturaz gogoeta egiteko parada.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 282. orr.

Marrazteko artea menderatu behar du, ereduzko irudiak eginez gai izan dadin obrak zer itxura izatea nahi duen erraz azaltzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 410. orr.

Esateko modu horiek, bai bata eta bai bestea, aski egokiak direlako batuan, erazko bezain ereduzkoak biak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 172. orr.

Osagai-egituraren arabera arrazoigabea eta azalezina dirudien hizkuntz jokabide jakin batek erraza eta ereduzkoa ematen du ikuspuntu formaldatzailea onartzen dugunean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 107. orr.

Metagramak, berez, hizki bakar bat aldatzen du: zirt-zart genuke adibide ereduzkoa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 34. orr.

Osagarri hauek zuzenean S, F motako gramatika batean biltzen saiatzen garenean erabat korapilatsua dirudien arren, aditz forma hauen jokabidea guztiz ereduzkoa da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 62. orr.

Salbuespen diruditen forma hauek hain zuzen ere, automatikoki ateratzen dira, ereduzko kasuak azaltzeko eraiki dugun gramatikarik soilenean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 97. orr.

Atal honetan ikusi dugu ustez loturarik gabeko hainbat gertakari azal daitezkeela, modu erraz eta natural batean, azterketa formaldatzailearen ikuspuntua onartzen dugunean, eta ondorioz, ingelesaren gramatika askoz errazago eta ereduzkoago bilakatzen dela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ereduzko diren (3); ereduzko diren unibertsitateetan (3); ereduzko prosa (6); ereduzko prosa gaur (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus