Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bertute handiko pertsona eredugarriaren bizia darama. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.
Eliteko kirolaria eredugarria delako, ahor! Eta zergatik da eredugarri? Gizakiaren berezko mugak gainditzeko ahalegin etengabean diharduelako beti. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 24. orr.
Rufinek bi erabaki sendo hartu zituen: preso eredugarri bihurtzea eta handik ihes egitea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 67. orr.
Langilea zen, jatorra zen, eredugarria zen. Berria - Ekonomia 2004-10-27
Iragandako denborak egin duen bide luzeak eta urrutiko gertakizunek duten distirak heroi erakargarri eta eredugarri bilakatu dute Jean Laffitte edonorentzat. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 131. orr.
Gure egungo egiteko handia Iranen gizarte islamiar eredugarri, garatu eta sendoa eraikitzea da. Berria - Harian 2005-06-26
Bikote zoriontsu eta eredugarria osatzen zuten. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 164. orr.
Ironiaren erabileran, eredugarria iruditzen zait Karlos Linazasoro. Berria - Kultura 2004-10-23
Euskaldunok garatzeko gai izan garen hezkuntza sistema bakar, jator eta eredugarria. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 32. orr.
Udako unibertsitateak dira ere ezinbesteko paradak elgar hobeki ezagutzeko eta beste eskualdetako herrien aberastasunak eta etsenplu eredugarriak ezagutzeko. Herria 2005-09-08
Beti hitz egokiak, erreakzio zuzenak, jokabide eredugarriak eskaintzen jardun behar hori. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 54. orr.
Haur eskolen zerbitzua eredugarria zela uste duzu? Berria - Euskal Herria 2004-09-03
Economía en evolución (1989) liburu eredugarrian. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 313. orr.
«Errepresioa, zigor eredugarriak eta injustizia» ez direla Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa konpontzeko bidea. Berria - Euskal Herria 2004-03-26
Leibniziar Filosofia eta newtondar Natur Zientzia batzen saiatzen da modu eredugarrian. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 10. orr.
Maitasun eta leialtasun eredugarria. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 253. orr.
Itoizko Koordinakundeak lan bikaina egin du, eta oposizioa eredugarria izan da. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 163. orr.
Eredugarri diren unibertsitatearen ezaugarriak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 42. orr.
Errepublika beltza ez zen oso eredugarria mundu zuri zibilizatuarentzat, antza. Berria - Mundua 2004-02-15
Eredugarritzat zeukan hartutako erabaki hori, besteok ere halaxe egin beharko genukeela. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 88. orr.
Seguru asko, eredugarri jartzen zizkidaten arau akademikoaren aurkako jarrera naturalaz gain badago, ordea, beste zerbait kontu horretan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 182. orr.
bizitza eredugarri (5); bizitza eredugarria (3); bizitza eredugarriak (5); bizitza eredugarrien (6); borroka eredugarria (3); da eredugarria (3); ere eredugarria (3); eredugarri bat (9); eredugarri diren (3); eredugarri eta (3); eredugarri hori (3); eredugarri izan (12); eredugarri izango (3); eredugarri izatea (3); eredugarria da (18); eredugarria dela (4); eredugarria den (3); eredugarria eta (5); eredugarria iruditu (3); eredugarria izan (24); eredugarria izan da (10); eredugarria izan zen (5); eredugarria izango (3); eredugarria izatea (3); eredugarria zen (5); eredugarriak izan (4); eredugarrien artean (3); eredugarritzat jo (6); eredugarritzat jo zuen (3); eta eredugarri (4); eta eredugarria (12); eta eredugarriak (3); oso eredugarria (5); talde eredugarria (3)