Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Menéndez Pelayo-rentzat -eta, gero, frankismoan-, pentsamolde espainolaren esentzia eta eredua da Vives. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 36. orr.
Frantziskok eredu izateari heltzen dio, lekukotasuna emateari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.
Hori egitean, antzeko kasuan zeuden gizarte askoren eredu bihurtu zen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 51. orr.
Bi eredu ziren, Zalakain eta Katxo hura, guztiz diferenteak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 70. orr.
Egunen batean juduak ez dira gehiago kondenatuak izango eta eredu bilakatuko dira. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 275. orr.
Xalbador ikastegiak eredua finkatu du. Berria - Euskal Herria 2004-05-09
Neskamea izanik, nagusiaren portaera eredu zuelako. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 26. orr.
Maria-João Pires piano-jotzailearen bertsioak -horixe baitugu akademian eredu- minutu bat eta zazpi segundo irauten du. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.
Aurrera egiteko gauza izan ez, eta atzeko garaietan soilik aurkitzen dute eredu. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 38. orr.
Ez dute Kuban haientzako eredurik ikusten, ez dute Kuban haiek jarraitu lezaketen biderik aurkitzen. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 38. orr.
Legearen azterketak inferentzia induktiboaren logika soilik aztertu beharrean, aurkikuntzaren mekanismoaren -analogien, ereduen, metaforen, esperimentuaren edo behakuntzaren- aztertzeari ekingo dio. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.
Ereduak kale egiten du errealitatea deskribatzerakoan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 69. orr.
Ekonomilariek teoriak eta ereduak eratzen dituzte ekonomia gertaerak aztertu, azaldu edo aurreikusi ahal izateko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.
Desioan gure historia pertsonal guztia biltzen da, gure gustu eta nahi sexualak, gure esperantzak, ereduak, beldurrak, fantasiak, gure nahi eta grina barrukoenak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 147. orr.
Eredu horien ikerkuntza eta ezarpenak argitara ekartzen ditu hizkuntz egiturari buruzko hainbat ezaugarri. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 26. orr.
Aurreko 3. eta 4. kapituluetan, hizkuntz egituraren eredu bi garatu ditugu: komunikazio teoriaren eredu soila, eta osagai egituraren azterketaren bertsio formala. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 75. orr.
Antzerki pribatuaren ereduak sabaia jo du. Berria - Kultura 2004-10-30
Sade, harrezkero, perbertsoaren, sadikoaren eredua da. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.
Euskal emakume burges baten eredua omen da zure nobelan agertzen dena. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 258. orr.
Egoera mugatuko ereduak ezin deskribatuzko ingelesaren zati handiak osagai-egiturazko ereduak deskriba ditzakeela erakutsi dugu. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 52. orr.
Egoera mugatuko Markov prozesuen eredua ez dela ingeleserako egokia. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 52. orr.
Ikusiko dugu gramatika-eredu berri hau gorago arbuiaturiko egoera mugatuko eredua baino ahaltsuagoa dela berez. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 47. orr.
Beraien ereduari jarraitzen ez dion proiektu oro mozten dute. Berria - Euskal Herria 2004-08-06
Hala ere, have "ukan" aditzaren jokabide ereduz kanpokoa dirudien hau gure erregelen ondorio automatikoa dela ikusten dugu. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 96. orr.
Tw1 urratsak X-IS-Y ereduko katea dagokion IS-X-Y formara aldatzen du. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 99. orr.
Inork ez luke harritu behar, Arrosek eredutako eman baninduen bere gizonen aitzinean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 209. orr.
-Baina eredu bat eman zioagu, mitinik gabe. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 249. orr.
Gogoratzen eredutzat ekarri nizun aulki zahar hura? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 103. orr.
Inork ez du behin ere zure izeba Camilla bertuteen eredutzat hartu. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 69. orr.
Aracil gizaki mota semitikoaren eredu bete-betea zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.
Ezkonduaren bizitza da, hain zuzen, Barojari beldur gehien ematen zion gauzaren eredu betegina. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 13. orr.
Eredu itxi, bipolar eta zurruna da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 58. orr.
Putin eredu sendo baten buruzagia bilakatu da Errusian, pribatizazio eta kapitalismo basatiaren balioen ikurra. Berria - Euskal Herria 2004-05-26
Ikerketa genetikoa, ordea, ez da eredu abstraktuen gainean egiten. Berria - Gaiak 2004-09-16
1960-70 hamarkadan irauli zen egoera, batasunaren aldekoak bildu, eta eredu argia, zehatza eta egokia aurkeztu zutenean. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 206. orr.
Erdialdeko euskalkian oinarritu zen eredu estandarra. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 162. orr.
EAJk eta EAk herri eredu jakin bat eta estatutu jakin bat proposatzen dute, baina guretzat badago aurretik egin beharreko lana. Berria - Euskal Herria 2004-02-01
Merkataritza ulertzeko eredu oker horrek nazioarteko jarduera ekonomikoa estatikotzat hartzen du. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 127. orr.
Horrela ulertuta, biologiak eredu zabalagoa eskaintzen digu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 283. orr.
Eredu zelularrekin lan eginda, kostuak animaliekin lan eginda baino txikiagoak dira. Berria - Gaiak 2004-10-24
Ezin daiteke Ongizate Estatu eredu bakar batez hitz egin. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 144. orr.
Eredu desorekatua. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 134. orr.
Bere eredu komunikatiboaren giltza mezu-hartzaileekin duen harreman berezian datza. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 55. orr.
Eredu kultural eta ekonomiko jakin batzuk hasi zirenean bizi guztirako bikoteak inposatzen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 272. orr.
Garai bakoitzak eredu sozio-kultural ezberdinetan gauzatzen du bere leialtasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 636. orr.
Bestelako eredu narratiboak landu behar dira, bestelako idazkera, euskara komunikatiboan sortutako testuak, bestelako unibertso sinbolikoa. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.
Kritikak kritika, eredu kantiarrak defendatzaile sutsuak izan ditu, eta izandako kritiketan oinarrituz teoria horren eredu berriak garatu dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 203. orr.
Giza primateen edozein jokaera sexual aztertzerakoan [...], ez dugu inongo eredu ideologiko, erlijioso edo kulturalen eraginak itsututa aztertu behar. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 18. orr.
Normaltasuna oso kontzeptu aldakorra eta funtsik gabekoa da, beti kultura eta unean uneko eredu dominatzailera moldatua. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 168. orr.
Nekazaritzako patriarkatuak iraun duen tartearen ostean, jatorrizko ereduetara bueltatzen ari garela. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 285. orr.
Eredu monogamiko iraunkorrak, hala ere, alde on asko ditu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 286. orr.
Koitoan bakarrik oinarritutako eredu sexuala. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 200. orr.
Gaur egungo eredu sexual nagusia. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 203. orr.
Nekazaritza eredu industriala gaitzetsi duzu. Berria - Ekonomia 2004-04-21
Bizkai barruan azpieuskalki nagusi bi zeudelako, beharbada, edo idatzizko ereduon gainean ikuspegi desberdinak zeudelako, bestela, kontua da bide bi urratu zirela. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 18. orr.
Hizkuntz egiturarako eredu jakin bat onartzeak dakartzan ondorio empirikoak ikertzea. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 82. orr.
Gramatikaltasunaren eredu estatistiko batean, perpaus horiek kanpoan geldituko lirateke arrazoi beragatik. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 34. orr.
Chomskyk bere garaiko hizkuntzalari eta matematikariek erabiltzen zituzten eredu formalak aztertu zituen: batetik, egoera mugatuko lanabes bat; bestetik, osagai-egiturazko gramatika-eredua. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 15. orr.
Aurretik ezer pentsatua eduki gabe; inposatutako eredurik gabe. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 135. orr.
Erromatar eredu sekular horretan oinarrituz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 92. orr.
Tarteka, zilindrotxoa eredu-zulotik pasatzen ote zen egiaztatzen genuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 196. orr.
Halako geneen eginkizuna, hain zuzen, eredu-moduluaren garapena gobernatzen duen arau sailean eragitea da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 110. orr.
Eta horrela Lakoff-en egiturak erabiliz, teoria zientifikoa eredu-familia gisa ulertzen da, horizontalki artikulaturiko egiturak, bertikalki hierarkizaturiko egiturak eta egitura erradialak dituena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.
Farmazietako gorputz giharren eredu-panpina, gorriz tindatua. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 263. orr.
Teoria global eta eredu-emaileak izan nahi duten azterketak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 176. orr.
Oi, halako giza eredu jatorraren galbidea! Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 116. orr.
Ez zuen inoiz ezkondu nahi izan, ez zitzaiolako sekula iruditu inor bat zetorrenik berak gogoan zeukan eta denbora joan ahala eusten zion gizon-ereduarekin. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 177. orr.
Bakoitzak taxutzen du bere errealitate-eredua, aukera eginez bere esperientziako gorabeheren artean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 188. orr.
"Ispilu" moduko bat eskaini nahi die egileak, non Frantziskoren santutasuna kontenplatu ahal izango duten eta berentzat bizi-eredua aurkitu. Kulturen eta, azken batean, bizitza ereduen aniztasunek bizirik iraungo dute nazio nortasunek bizirik irauten badute. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 276. orr.
Munduan dauden unibertsitate zehatz horiek baldin baditugu gogoan, berehala ohartuko gara unibertsitate eredu eta mota asko dagoela. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 35. orr.
Goazen gibelerat, erabaki du Estatu Kontseiluak; hauxe da erabakia: murgiltze eredua eta elebitasuneko eredua legez kanpo direla. Herria 2002-12-19
Ezagutza-eredu klasikoa ezbaian jarriz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 246. orr.
Mugimenduaren pertzepzio-ereduak. komunikabideek eta gizarte aldaketek estetika eredua aldatzea ekarri dute. Berria - Gaiak 2004-04-17
Generoaren eskema interpretatiboei jarraitzen die Zelanok, Frantzisko santutasun-eredutzat aurkeztuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 49. orr.
Arimen salbaziorako, perfekzio-eredu izan nahi zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 387. orr.
Aginte-eredu zentralista gailendu zen eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa bi administrazio ezberdinetan banatu zituzten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 318. orr.
Dolarra diru-eredua ez den arren, nagusi dela esan daiteke, bai nazioarteko merkataritza eta finantza eragiketetan, bai erreserba diru gisa ere. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 40. orr.
Eta horrek guztiak ekoizpen ereduaren aldaketa ekarri du. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.
Halako plangintza-eredu bati jarraitzea gaiaren inguruan analizatzen eta deskribatzen hasteko probetxuzkoa izan badaiteke ere, ez da nahikoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 355. orr.
Oso eroso sentitzen dira garapen eredua zalantzan jarri gabe, helburu ekonomiko sinplista batekin. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 187. orr.
EAEn zein Katalunian bizikidetza ereduari buruzko eztabaidak abiatu direla. Berria - Euskal Herria 2004-10-12
Gaur egungo familia eredua, jabetza pribatuari lotuta azaldu zen. horrek esan nahi du atzo goizeko kontua dela gaur egungo bikote eredu hori. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 275. orr.
Zientzia eta teknologia oinarri dituen gizarte industrial honek sortutako arriskuak geure aurrerakuntza-eredua bera ezbaian jartzera iritsi diren honetan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 252. orr.
Orain, TInd formaldatzea eratzen dugu, Tez formaldatzeak eskatzen duen kateen egitura-eredu bera eskatzen duena. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 92. orr.
Loturarik gabeko hitz andana bati ematen zaion doinu-ereduaz. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 34. orr.
Maiztasun-ereduek ez dutela argirik egiten egitura sintaktikoaren oinarrizko arazo batzuetan. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 35. orr.
Behin eta berriro esan da, gizarteak hizkera eredu jakin bat onartuko badu, bizia eta hiztunendako gertukoa izan behar duela. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 126. orr.
Egoera mugatuko automatek hizkuntzaren egituran ezartzen dituzten mugak ez dira sortzen osagai-egiturazko gramatika-ereduan. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 16. orr.
Julie Lescaut: Hartzen dut filma hau polizia filma eredu gisa. Herria 2003-08-14
Egungo bizi-maila ereduak ez du zertan bizi-kalitatea bermatu. Berria - Gaiak 2004-03-24
Filosofiaren diziplina ez da gizarte bizi-eredu berriek sortu duten gogoetaren emaitza eratorria. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 155. orr.
Hizkuntz teoria eredu "abstraktuago" baten bila. Hizkuntzaren errekurtsibitatea "argimen" batean [...] atzeman nahirik, Chomskyk osagai-egitura eredua perpaus horietatik sortzen den itxurapena "formaldatzen" duten eragiketekin bateratzen du. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 44. orr.
Teoria horren eredura eraikitako gramatikak guztiz konplexuak, ad hoc, eta "ilunak" izango liratekeela erakustea. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 57. orr.
Ongia, beraz, deituko dut engoitik, helburu dugun giza izaeraren eredura gero eta gehiago hurbiltzeko bidea dela segur dakigun zer hura. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 387. orr.
Ereduzko zigorra merezi du, zalantzarik gabe. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Benetan zaila da, jasan ezin dituzun pertsonen aurrean horrelako jokaera ereduzkoa edukitzea, itxura hutsa denean batez ere. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 117. orr.
Osagarri hauek zuzenean S, F motako gramatika batean biltzen saiatzen garenean erabat korapilatsua dirudien arren, aditz forma hauen jokabidea guztiz ereduzkoa da. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 62. orr.
Europaren eraikuntza, munduko beste eskualdeentzat ereduzkoa, inguruko herrialdeentzat erakargunea, epe luzera munduko ekonomiak pairatzen duen lankidetza faltaren irtenbidea izan daiteke. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 173. orr.
Aldi berean buruan egina zuen zer zen senar eta aita ereduzko bat, baina Balbo erabat bestelakoa zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 261. orr.
Ikerketa sistematikoki bultzatuz; eta, kasurik gehienetan, sektore pribatuarekiko sinergia ereduzko baten bidez. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.
Antzinako munduko bi irudi ereduzkoetariko baten bihotz-bihotzean hautsi, hain zuzen: karratuan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 136. orr.
Negatiboak erabiltzen dituen kamera bakar bat egingo du aurrerantzean Nikonek, F6 eredua. Berria - Gaiak 2006-01-13
Buechelen bakarrik, gutxienez B-61 ereduko hamaika bonba atomiko daude. Berria - Mundua 2004-03-07
Kanadako Bombardier enpresari, berriz, CRJ 700 ereduko 36 hegazkin eman zizkion. Berria - Ekonomia 2004-02-26
Berak ere euritakoa hartuta, 3 ereduko C7 inprimakia bete, gutuna itzultzeko eskaria, eta biltegira itzuli zen zorion irribarrearekin aterkiz mukuru zegoen Lisboa kaletik zihoala. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 58. orr.
Familiek gero eta gehiago matrikulatzen dituztela beren seme-alabak D ereduko hezkuntzan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 190. orr.
Falcon eredukoa zen airekoa. Berria - Mundua 2006-01-10
1918ko T ereduko Ford berde iluna baitzen, zoritxarreko uholdeen ondorengo urtean Napumoceno jaunak enkargatua. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 84. orr.
HP urtea hasi zenetik ari da Linux duten bi ordenagailu eredu saltzen Hego Amerikan. Berria - Gaiak 2006-02-21
auto eredu (7); baina eredu (19); baten eredu (7); bere eredu (8); beste eredu (40); beste eredu bat (18); beste eredu batzuk (10); beste estatu eredu (7); bestelako eredu (13); bi eredu (21); bizi eredu (12); da eredu (22); den eredu (32); dira eredu (6); diren eredu (7); dituen eredu (7); du eredu (10); duen eredu (23); dugu eredu (7); dugun eredu (6); dute eredu (15); duten eredu (6); edo eredu (13); egungo eredu (12); ekoizpen eredu (8); ere eredu (14); eredu bakar (12); eredu bakarra (31); eredu bat (132); eredu bat baino (6); eredu bat da (7); eredu baten (23); eredu batzuk (19); eredu bera (15); eredu berbera (7); eredu berri (59); eredu berri bat (31); eredu berri baten (8); eredu berria (36); eredu berriak (31); eredu berriaren (8); eredu bezala (11); eredu bi (7); eredu bihurtu (11); eredu bilakatu (8); eredu da (12); eredu dela (6); eredu dira (10); eredu edo (7); eredu egokia (6); eredu ekonomiko (25); eredu ere (6); eredu eta (37); eredu ezberdinak (6); eredu federala (10); eredu gisa (54)
eredu hau (12); eredu honen (8); eredu hori (92); eredu hori ez (6); eredu horiek (21); eredu horien (8); eredu horrek (31); eredu horrekin (9); eredu horren (43); eredu horren arabera (6); eredu horretan (9); eredu horri (13); eredu iraunkor (8); eredu izan (52); eredu izan behar (12); eredu izan nahi (10); eredu izango (11); eredu izatea (10); eredu izateko (6); eredu jakin (20); eredu jakin bat (7); eredu nagusia (6); eredu neoliberala (8); eredu neoliberalari (7); eredu propioa (8); eredu sexuala (6); eredu sozial (15); eredu soziala (7); eredu zen (6); estatu eredu (20); estatu eredu bat (8); eta eredu (117); eta eredu hori (15); eta eredu izan (8); eta gizarte eredu (6); europako eredu (6); ez da eredu (7); ez eredu (10); familia eredu (17); familia eredu berriak (6); garapen eredu (24); garapen eredu berri (6); gizarte eredu (39); gizarte eredu berri (6); gure eredu (9); hainbat eredu (9); harreman eredu (8); hezkuntza eredu (8); hizkera eredu (11); hizkuntz eredu (7); hizkuntza eredu (12); horren eredu (11); jai eredu (9); molde eta eredu (13); nagusitu den eredu (8); nekazaritza eredu (6); oinarritutako eredu (6); oso eredu (7); zen eredu (13); zuen eredu (9)
a eredua (36); b eredua (13); bere eredua (14); d eredua (44); d eredua da (7); da eredua (10); den eredua (17); dituen eredua (6); duen eredua (23); duten eredua (6); egiteko eredua (6); egungo eredua (9); eredua agortuta (9); eredua agortuta dagoela (8); eredua aldatu (16); eredua aldatzea (9); eredua aldatzeko (10); eredua bera (9); eredua bertan (6); eredua bertan behera (6); eredua bultzatzen (6); eredua da (51); eredua dela (11); eredua ere (11); eredua eta (23); eredua ez (24); eredua ez da (9); eredua ezarri (8); eredua izan (12); eredua jarraitu (10); eredua kolokan (8); eredua oso (7); eskola eredua (6); espetxe eredua (7); estatu eredua (24); eta eredua (7); garapen eredua (10); gizarte eredua (34); gure eredua (11); haren eredua (7); hezkuntza eredua (11); hizkuntz eredua (9); hizkuntza eredua (6); kataluniako eredua (13); zuen eredua (6)
a ereduak (11); a ereduan (44); a ereduaren (7); b ereduak (9); b ereduan (15); d ereduak (26); d ereduan (92); d ereduan ikasten (6); d ereduaren (44); d ereduaren alde (9); d ereduaren aldeko (15); ereduak aldatu (8); ereduak ere (8); ereduak eta (9); ereduak ez (24); ereduak ez du (10); ereduan eta (6); ereduan ikasi (6); ereduan ikasten (7); ereduarekin bat (6); ereduaren adibidea (6); ereduaren alde (17); ereduaren aldeko (20); ereduaren arabera (24); ereduaren gainean (10); ereduaren inguruan (14); ereduaren inguruko (6); ereduaren kontra (6); ereduari buruz (25); ereduari buruzko (34); ereduari buruzko eztabaida (11); ereduari dagokionez (9); ereduari jarraiki (13); ereduari jarraitu (8); ereduari jarraituz (11); estatu ereduaren (27); estatu ereduari (31); estatu ereduari buruz (9); estatu ereduari buruzko (12); eta b ereduak (6); eta d ereduan (16); eta ereduak (14); garapen ereduari (6); gizarte ereduaren (9); hezkuntza ereduak (7); hizkuntz ereduak (7); hizkuntza ereduak (9)
a ereduko (21); b ereduek (8); b ereduko (8); d ereduen (7); d ereduetan (15); d ereduko (50); ereduei buruzko (6); ereduek ez (11); ereduen artean (7); ereduen inguruan (7); ereduen inguruko (6); ereduen politika (12); ereduen politikak (9); ereduen sistema (15); ereduko ikasle (7); ereduko ikasleek (7); ereduko ikasleen (7); eredurik ez (14); eredurik gabe (6); eredutzat hartu (14); eredutzat hartzen (14); ereduzko prosa gaur (6); eta b ereduek (8); eta d ereduen (7); eta d ereduetan (15); hezkuntza ereduen (12); hizkuntz ereduen (21); hizkuntza ereduen (19)