Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erdu2, ertzen (orobat erdutu) du ad heldu, iritsi.
Jiratu ez arren, garondoan hirugarren belarri bat atera zidan haizeak, eta amaren negar intziriak erdu zitzaizkidan. aise izanen ginen milaz goiti han juntatuak, bertakoak hauek, inguruko herrietarik erdutuak haiek, urrunekoak ere aleka batzuk. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.