Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erdu1 "etorri!"-ren baliokide den hitza.

-Erdu! -agindu nion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 229. orr.

Erdu; kanpora goazak.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 96. orr.

-Ea, erdu, erdu hona! -hots egin zien, ikasleak hurbildu ahala-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 94. orr.

Erdu hona, dei egin zion Angelak, estaltzen zuen manta apur bat altxatuz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 187. orr.

'Erdu etxera,' esan zion amak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 41. orr.

'Erdu ateraino lagun honi agur esatera,' esan dio Arantxak Maialeni.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 299. orr.

Emakume biak saiatutako kontsolamendu-berba bakanei ez entzunarena egin zien, amak "erdu, logelaraino lagunduko zaitut" esan arte.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 34. orr.

Erdu mahaira!  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 78. orr.

Erdu etxe barrura, ume bihurriok.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 105. orr.

Erdu, lagun, dagigun behingoan zurekikoa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 157. orr.

-Erdu lasai barrura zeozer hartzera, gizona.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 126. orr.

Erdu neurekin -eta botikarantz abiatu ziren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erdu etxera (4); erdu hona (12)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus