Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erdizkatu, erdizka(tu), erdizkatzen du ad ipar bi erdi egin, erdi bana egin.
Zizare gorri malats bat erdizkatu eta aitzur kolpeaz behereko zureko kutxaren tapakia hautsi zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.
Bi herri erdizkatu dira: Aiherran sei alde, sei kontra; Lekornen zazpi alde, zazpi kontra. Herria 2004-01-29
Geroztik, orduan egin partimenak berme, Zokoa erdizkatua bezala dago, parte bat Urruñako eta beste parte bat Ziburuko. Herria 2003-06-26
Ez du bere bitoria beste batzuekin erdizkatzekoa. Herria 2003-04-17
Oina pausatu orduko, tiro zaparrada batek gerri aldea erdizkatu zion eta odol putzuan ihalozka, gibelera erori zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 254. orr.