Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erdizka 1 adlag ez osorik, ez erabat; erdia-edo zerturik.

Moskuko jai inperialean osoki ikusi zintudan, Nijni Novgoroden erdizka baino ez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 111. orr.

Batzuk osorik biluzik ageri ziren, besteak erdizka.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 161. orr.

Ez erdizka, bainan osoki eta bururaino: kurutzeraino eta kurutzean hiltzeraino.  Herria   2001-04-05

Egia esateko, erdizka bazen ere, bat nentorren haiekin.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 117. orr.

Gauzak erdizka egiteko, gehiagorako baliabiderik ez dagoelako, hobe da gauzak dauden horretan uztea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Erdizka ulertu beharrekoa osorik ulertu nahi zuten, eta halakoetan badakizu noski arrisku handia dagoela ezer ez ulertzeko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 270. orr.

Erdizka dabiltzan giltzurrunak ere balekoak dira transplantatzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-12

-Ez ote litzateke ikustekoa baldin eta...? -esan zuen neskak, eta irribarre egin eta erdizka utzi zuen esaldia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 17. orr.

Horregatik, eskerrak eman behar dizkiegu ez erdizka baizik eta modurik beteenean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3090. orr.

Esaten dit udan kanpin batean mutil bat ezagutu zuela, eta pare bat aldiz egon zirela elkarrekin, eta erdizka egin zutela, eta hirugarren aldian jada egin zutela erabat.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 114. orr.

Sareta zikin batek erdizka estaltzen zuen leihoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

"Txikia berriz erdizka konturatzen da", esan zidan Mary Annek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.

Tapizaren gainean erdizka etzaten zen, bizkarra gakoturik, giltzurrun aldeari bere balio guztia emanez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 354. orr.

Eskuineko eskua itxita zegoen; ezkerrezkoa erdizka irekia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 136. orr.

Erdizka gauzatutako pentsamendua zen; horrelakoak asko izaten baititu gizonak, inoiz osatzen ez direnak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 108. orr.

Gauza asko uzten ditu erdizka betiko alde egiten duenak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 94. orr.

Orgasmoaren plazerraz begiak erdizka baizik ez nituen ireki.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 40. orr.

Ateraldi bitxiak ditu, erdizka baino ulertzen ez direnak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 167. orr.

Agindutakoak erdizka bakarrik betetzen dira gehientsuenetan, eta halaxe gertatu zen kasu hartan ere.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 102. orr.

Ate baxua zen, erdizka baino zabaltzen ez zena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 238. orr.

Ekar diezadala edalontzi bat erdizka ur hotzez eta erdizka ur epelez betea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 226. orr.

Begi argi-argiak zituen, erdizka urdinak erdizka berdeak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 157. orr.

Nirea erdizka galdera erdizka baieztapena zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 11. orr.

Ohituta zegoen hitz erdizka mintzatzen, adimen zorrotzak hitz gutxi behar duela esaten zuen beti.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 290. orr.

Gero beste batzuk paratu ziren herronka karratuan, beltzez, eta gorriz, eta zuriz margotuak, eta zenbait kolore-erdizka, kantari eta dantzari Oki beren idoloaren aurrean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 122. orr.

Bi urte aritu naiz jauzi, erdizka, dobla, pika, luze eta ebats, itzalekin borrokan, punch-a galtzeko beldurrez.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 13. orr.

Nuevo Zorrillako harmailak erdizka baino gutxiago bete ziren; 9.000 ikusle eskas.  Berria - Kirola   2004-01-15

2 (izen baten eta dagokion izenondoaren artean)

Espainiar batailoiek, gehienak azaroan gaztetxo erdizka prestatuekin osatuek, defentsa bikaina egiteaz gainera eraso ere egin dute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Nire esku erdizka trebatuak bidea galdu gabe ibiltzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 271. orr.

3 (izen gisa) erdika.

Eltzeek aurreneko berenganatu zuten gizona gatibu; gogoz asko hartuko zuen eltze erdizka bat.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 142. orr.

4 ipar erdi bana.

Zelaiko bide baten xuxentzea aipatua izan da Mendiboure jabearekin, gastuak erdizka eginez.  Herria   2004-11-18

Herriko hil hobi bat eginen da laster, xaharretxeak eta herriak ordainduko dutena erdizka (5500 Euro).  Herria   2002-12-05

Legezko parekotasun horren izenean, orain arte euskara hutsean erakatsi diziplinak erdizka frantsesez erakatsi beharko dira.  Herria   2003-06-26

Sorpresarik ez dago erdizka partekatuko da gastua Baiona/San Andres eta Angelu/Montauryko guneen artean.  Herria   2005-02-03

5 erdizkako izlag ez erabateko.

Eta, bete-betekoa iristean, desagertu egingo da erdizkakoa.  Elizen arteko biblia   1 Ko 13,10

Erdizkako egiak gertuago egon ohi direla gezurretik egiatik baino.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 86. orr.

Azkenean, onartu behar izan genuen bizitzan ez dela erdizkako konponbiderik izaten, zerbait hasia zela urte asko lehenago eta hura amaitzeko mementoa heldua zela.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.

PPko Komunikazio idazkari Gabriel Elorriagak teniente jeneralaren hitzak justifikatu zituen atzo herenegun, eta gaur atzo erdizkako zuzenketa egin du.  Berria - Mundua   2006-01-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus