Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erdizirkular izond zirkulu erdiaren forma duena.
Abside erdizirkular baten modukoa zuen sabaia, eta gailur-gailurrean gorantz egiten zuen tximinia zabal batetik inoiz ikusi dudan argi zurienak erdi itsutu ninduen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 126. orr.
Adreiluzko bobeda erdizirkularra duen soto batean geunden. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 71. orr.
Halakoak dira, adibidez, harmailak, korridore erdizirkularrak, parapetoak, korridoreak, eskailerak, plataformak, tribunaliak eta sor daitezkeen beste hainbat. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2410. orr.
Harrapakin bila, begirada erdizirkular batez begipean hartu nuen antzeztoki guztia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.