Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erditzear 1 adlag erditzeko zorian.

Horregatik baizik ez ditut indiar emaztekiak hartzen, eta horregatik igortzen ditut haiek, erditzear direnean, beheko txaboletarat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 579. orr.

Erditzear zegoen Viterboko andre batek erditzetik baino hiltzetik hurbilago zirudien, emakumeen erdimin normalen estuasunez aparte erraietako minez baitzegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 861. orr.

Emaztea erditzear zegoela, Jules Renarden jaiotetxera joan zirenean, amak errainagana azaldu zuen jokabide krudelak haurtzaroan pairatutako oinazeak berritu zizkion.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 9. orr.

Big Lanniek ez zuen jakiterik izan Arlene haur batez erditzear zegoenik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 258. orr.

2 irud/hed

Zerua bederatzi hilabeteko emakumea bezala zegoen, erditzear.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 182. orr.

Neskak sabairantz begiratu zuen, teoria sakon bat erditzear balego bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 146. orr.

Urez hanturiko lainoek multzo trinkoa osatzen zuten, bezperako eurien memoriaz erditzear.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 140. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus