Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erditze 1 iz sabelean den umea edo umeak mundura ekartzea.

Erditze oro da ankerra, horrelakoxea da gure erditzea.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 35. orr.

Erditzea zesarea bidez izan zen, eta data uztailaren 15ean 08: 00etarako jarri zioten.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

Eustatek kaleratutako txostenak dioenez, erditzeak ere ugaritu egin ziren 2002an.  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

Emazteak, hortzik gabe, eta sabela beti puztuta, ia abereen axolagabetasun bera zuen haurdunaldiei, erditzeei eta haurren heriotzei zegokienez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 293. orr.

Erditzearen ondoren bere onera etorri zenean, bazihoala esan zidan, bazihoala Bilbotik kanpora, norabait.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 137. orr.

Erditzearen ondorengo hilabeteak ez dira errazagoak, baina erditu aurretik ez zegoen beste bat sartzen da tartean.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 31. orr.

Afganistanen, Bangladeshen, Etiopian eta Nepalen erditzeen %15etan baino ez da egoten osasun langile ikasirik.  Berria - Gaiak   2006-05-10

Erditzeen %88,4 ospitale publikoetan izan ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

Erditzean elbarriturik geratu badira, zoko batera jaurtitzen dituzte, handik pixka batera beren seme-alabak ez dira berenak, eta beren edertasuna galdu dute.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 331. orr.

Aitona Miguelek bazekien emaztea haurdun berriro geldituz gero hil egingo zela erditzean, amonak ere bazekien, nolako krudeltasuna haurdun gelditzeko arrisku guztiak ez saihestea.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 92. orr.

Ama Ersilia Santacroce -Beatricek zazpi urte besterik ez zituela hil zena Francescorekin izandako 12 seme-alabetako azken bizkiez erditzean-.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 33. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sendagileak esan zuen lehenengo erditzeak zailak izaten zirela beti, baina Andres susmoa hartzen hasia zen hark ez zuela erditze normal baten itxurarik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 305. orr.

Zomorroen burrunbaz betetako isiltasuna zen hangoa, erditze zoriontsuaren ondorengo logalea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

Eta sentitzen zuen bakarra mina zenez (nahikoa erditze gogorra izan zuen), gezurra esan ziotela esaten zuen.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 88. orr.

Erditze mingarria izan zuen eta emaginak esan zion: "Ez izan beldur, mutikoa duzu berriro".  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 98. orr.

Erditze xamurra, Hannak dioenez; ama bezala oso zoriontsu sentitu zela, hori bakarrik du gogoan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 278. orr.

Erditze luze eta mingarriak zituzten emakumeak ere, belar hura sabel gainean ipiniz, onik erditu ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 236. orr.

Eleberri honen kasuan, arrazoia haurdunaldia eta erditze zorigaiztokoa da, ama-semeak hiltzen baitira, eta Andres Hurtado bere buruaz beste egitera eraman.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 15. orr.

Erditze goiztiarretarako inkubagailuak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 158. orr.

Arjumand Banu Begum erditze ondorengo gaixotasunez hil zen, hamalaugarren seme-alaba izan ondoren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 92. orr.

Eskaera guztien artean, nagusi dira bigarren seme-alabagatik egindakoak (%82); hirugarrenagatik, berriz, %13 eskatu ziren; eta, gainera, %5 erditze anizkunengatik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-25

Sendagileak esan zuen lehenengo erditzeak zailak izaten zirela beti.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 305. orr.

Azaldu zuenez, nerabezaroa bizitzako bigarren erditzea da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Oinazerik gabeko erditzea aukeratuta ere, mina izaten da.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 34. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Giza primateen burezurra artean ere handituz zihoan, eta, aldi berean, bi hankan ibiltzearen ondorioz, erditze kanala estutu egin zitzaigun.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 263. orr.

Batez besteko erditze-adina parekoa da hiru herrialdetan, 32 urteen gainetik.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Erditze-garaia iritsi zitzaionean, Tamarrek bikiak zituen bere erraietan.  Elizen arteko biblia   Has 38,27

Kartzelatuak askatu zituen, itsasoan galduak salbazio-portura ekarri, erditze une larritan zeudenei aise haur egitea eman, deabrudunen gorputzetik deabruak uxatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 905. orr.

Arrisku handiko herrietan zazpi andreetatik bat hiltzen da erditze orduan, edo erditzean gertatutako arazoengatik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 141. orr.

Mariri so egin zion, eta altzoan zeukan haurrari so egin zion; korapilo bat sentitu zuen zintzurrean eta tarrapatan atera zen etxetik, erditze gau hartan egin zuen bezalaxe, nehork ez zezan ikus negarrez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 299. orr.

Annie Duchesne andereñoaren erditze-eguna.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 16. orr.

Erditze-ondoko sukarraren aurkako borroka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 158. orr.

Erditze arriskutik onik ateratako andreak. Orain urte batzuk -ez hainbeste-, aitari ez zitzaion erditze-gelan sartzen ere uzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 444. orr.

Entzun egin behar zaie bi amari bakoitza bere erditze-esperientzia kontatzen, lekukorik ez dagoenean.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 30. orr.

4 irud/hed

Luze jo zuen legearen erditzeak. T Demokraziaren sorreraren lekukoak gara, eta erditzea beti da mingarria, azken gauotan ikusi dugun bezala.  Berria - Harian   2005-12-09

Erditzea urte beteko lanaren emaitza izan da eta euskalgintzako zein herri mugimenduetako eragile ugari bildu dira zuzenean bizitzeko sorrera.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

5 erditze min pl erdiminak.

Erditze-minak hasi zitzaizkion gauean, Juana Bixentaren amak, keinu kortesiatsu batez, alboko gela batera bidali zuen indianoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 100. orr.

Buruko minari aurre egiteko aspirina hartzeko erreparorik izaten ez duen pertsona bat baino gehiago haserretu izan zait, erditze-minak ez jasateagatik, edozer gauza egiteko prest nengoela entzundakoan.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 33. orr.

Halakoetan, horiz jantzitako erizain ongi armatu batzuek erditze-minetan dagoen gaixoa hartu eta, begiak estalita, jaioberrien atalera eramaten dute.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 18. orr.

· (singularrean) Baina artean Efratatik urrun samar zeudelarik, Rakelek erditze-mina sentitu zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 98. orr.

Nahiago izaten du etsipena, beste mundu bat, utopia, ez dagoena, dagoena baino, eta beti dabil kexuka eta negarrez, erditze-minak joa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus