Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erditxo 1 iz adkor erdia.

Laurdentxo bat baino ez naiz, erditxo bat, bezpera bat, izatera iristen ez den hats galdua.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 89. orr.

Petrusek ez du aski izango bere hektarea eta erditxoa betiko goldatzearekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 156. orr.

Doktorea arras zurbildu zen azkeneko hogeita hamar urteetan egunero-egunero antzinako garaietako dozena erditxo bat dama gazte ziplo bazkaldu zituela gogoratuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 57. orr.

Minutu irabazita dabil, eta goizetik artean ere minutu erditxo bat berandutuko da eguzki nagia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 503. orr.

Ea, minutu erditxo bat duzue igartzeko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 110. orr.

2 hitz erditxo

Eta zuk hitz erditxo bat ere ez diozu esan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1010. orr.

Alabaina, inspektore baten belarrian hitz erditxo bat esan eta haren sakelan zenbait errublo isurtzea aski izan zen bidea zabaldu ziezaioten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 102. orr.

Neskak begirakune tinkoa josi zion eta, hitz erditxorik esan gabe, bidean aurrera egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 214. orr.

3 ordu erditxo adkor ordu erdia.

Zaude ordu erditxo bat.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 189. orr.

Albertoren pisua institututik gertu zegoen, eta, jolas-orduero klaseko mutil gehienek jokatzen zuten futbol partidua batere interesatzen ez zitzaigunez, ordu erditxo hura hantxe pasatzen genuen, askotan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 125. orr.

Ordu erditxo horretan amak alabatxoa aldi guztian altzoan estu-estu eginda izaten du Alabatxoa denbora horretan ez da nigar egitetik gelditzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 125. orr.

Han gosari legea egin zuten ordu erditxo batean, eta berriz abiatu ziren kopek eder batzuen promesik gabe nekez ulertuko zen abiadura biziaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 176. orr.

Eta aztoratzen zen, Gavardek ogi xerra bat ematen zionean, baina berehala sartzen zuen xerra gantz ontziaren barruan, ordu erditxo batez astiro-astiro friji zedin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 72. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus